lukainka
iz. Txerri-haragiz egiten den hestebete luze eta mehea. Odolki- eta lukainka-muturrak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es longaniza
fr saucisse
en long, pork sausage
Behi esnea, txerria hil ondorengo odolki, lukainka, artekiak eta beste auzo batek besteari eskaintzeko, errotara bihia ehotzera joateko itzulia bera ere, plazaren inguruari segika egiten zuten. [Beste eguzkia, Itziar Madina (Txalaparta, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
Eneko Bidegain 2:19 pm on 2011/12/21 Permalink
“Lukainka” hitza bigarren erranahi batekin ere erabiltzen dugu, gutxi gora behera “tontoa” adierazteko.
Luistxo 2:52 pm on 2011/12/21 Permalink
Bitxia da hitz honen etimologia, geografikoa baita. *Longaniza* bezala gure lukainka ere Lucanica latinetik dator, eta Lucanica hori jentilizioa da, Lucania eskualdekoa, Lukaniarra, esan dezagun, eskualde hartako produktu bat izango zen erromatarren garaian edo.
Bestalde, gogoan dut Koldo Izagirreren artikulu bat, duela urte batzuk, Argian. Hernaniko udaletxea zela uste dut (edo beste udaletxeren bat izango zen), non lukainka batzuk ikusi zituen zintzilik, eta ezin ulertu Koldok zer esan nahi ote zuen hark. Lagun batek argitu zion, “txorizoak gizonak, udaletxekoak lapurrak direla”. Alegia, gaztelaniazko *chorizos* batzuk zirela udalaren jabe zirenak une politiko hartan, eta haien oposizioak horrelaxe adierazi nahi izan zuten. Euskararen autopsian ez dakit froga gisa ageri den, baina artikulu hartan horren adierazgarritzat hartu zuen lukainkena Izagirrek.