preseski

adb. Aurretik esandako zerbait zehazteko, informazio zehatzagoa edo ulerterrazagoa emateko bereziki, erabiltzen den adberbioa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua)

Sinonimoak: adond. Ipar.
[hain zuzen]
hain zuzen, hain zuzen ere, hain justu Heg., hain justu ere Heg., egin-eginean Bizk., egin-eginean ere Bizk., hartan ere Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es precisamente
fr précisément
en just, exactly

Hori preseski iduritzen zaut biziki inportantea dela: besteeri hitza ematea eta besteen hitzarekin kondatzea.[Ez da musik, Menane Oxandabaratz (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

-Egia da egun hauetan narritaturik nabilela, baina ez preseski Kellyren kariaz, neure sentimenduen egoeraz baizik. [110. Street-eko geltokia, Iñaki Zabaleta (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

[blackbirdpie url=”http://twitter.com/#!/boligorria/status/149985159498825729″%5D