zingor

izond. Dirua nahiz ondasunak edukitze hutsak ematen dion atseginagatik, behar duena gastatu gabe, haiek pilatzen saiatzen dena; diruari gehiegizko zaletasuna diona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond.
[diruzalea]
diruzale, eutsi, zeken, zikoitz, zimur, soskari Ipar., xuhur adkor., dirukoi g.e., esku-labur g.e., ondasunzale g.e., zurkaitz g.e., zinkor Ipar. g.e., abarizios Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es ruin, mezquino, -a, avaro, -a, tacaño, -a
fr avare, sordide
en mean, stingy; cheap

Estatuaren atzaparrek zingorrak segitzen dute zetazko ganteen azpian. [Espainiaren arimaz, Joxe Azurmendi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)