Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 2:05 pm on 2011/11/19 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zu 

    izord. 1. Singularreko bigarren pertsonaren izenordaina, hitz egiten ari denak aurrean duen entzulea adierazten duena (zu jatorriz plurala zen eta errespetuzko forma gisa singular bilakatu zen eta, horregatik, pluraltasunaren aztarna nabariak ikus daitezke gaur egun bere aditzean. Euskaldun batzuek zu soilik erabiltzen dute singularreko bigarren pertsonaren izenordain moduan, beste batzuek biak, hi eta zu, bakoitza une edo egoera jakin batzuetan erabiliz). 2. (batez ere B) (zah.) Zuek. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tú; usted
    fr toi, tu, vous
    en you

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 6:46 am on 2011/11/07 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zirrikiton 

    iz. Kolore desberdineko laukiak dituen artilezko oihala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    zirrikiton (Sal, R ap. A). (Orotariko Euskal Hiztegia)

    1. “Hombre mal hablado” A. Itz bizi, aberats ta beroz, iduripen ugari ta nabarrez eroan daroaz zirrikiton onek. Zait EG 1954 (5-8), 93.

    2. “(V-gip, G-to, AN-5vill, R-uzt), tartán, tela de lana a cuadros o listas cruzadas de diferentes colores” A.

    3. “(Sal, S, R), niño que gasta calzones con abertura posterior” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Word Reference):

    es tartán [tela]
    fr tartan
    en tartan

    San Agustin zirrikiton, larrainean haize on. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    McGonagall andereñoa iritsi zen presaka, zirrikitonezko txabusina jantzita.

    zirrikiton (FlickrCC, shakotte)

     
  • Maite 8:57 am on 2011/10/15 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zauri 

    iz. 1. Larruazaleko ehunen irekidura edo hondamena, tresna zorrotz batek edo gaitzen batek eragindakoa izan ohi dena. 2. (hed.) Pena, nekea. Arimako zauriak (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [larruazalaren irekidura] ebaki
    [pena] zauri; irain, laido (Elhuyar  Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) herida; llaga (2) herida, pena, dolor (3) herida, pena, dolorbonito, -a, elegante
    fr (1) plaie, blessure, lésion (2) peine, douleur (3) plaie, fléau
    en (1) injury, wound, sore (2) sorrow, pain

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 12:06 pm on 2011/09/20 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zirin 

    1. iz. Hegazti-gorotza. 2. iz. Beherakoa. 3. izond. Oreaz mintzatuz, mehe, jariakor edo urtsua dena. 4. izond. Egonezin handikoa, inor bakean uzten ez duena. • euri-zirin. (B) Zirimiria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [ipurtarina]
    ipurdantzari, ipurdikara, ipurkoloka, ipurtarin, ipurtaire g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es 1. excremento de ave 2. diarrea 3. inconsistente, líquido, -a, fluido, -a, acuoso, -a 4. incitador, -a, provocador, -a; inquieto, -a, intranquilo, -a
    fr 1. bruine 2. diarrhée, dysenterie 3. fluide, liquide 4. inquiet, -e
    en 1. bird excrement 2. diarrhoea (Br); diarrhea (Am) 3. liquid 4. provocative

    Manhattaneko dorre-orratzek keinu egiten zuten urrutian, enarek haien gainean ezartzen zuten zirinaren kontura adarra joka. [Amorruaren ume, Jim Thompson / Miel Anjel Elustondo (Igela, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Astelehenean ajearekin eta dena hezetzen zuen, hezurretaraino sartzen zen euri zirin batekin esnatu nintzen goizean goizetik. [Ez obeditu inori, Mikel Peruarena (Susa, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Zirin hutsa haiz. [Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:12 am on 2011/08/27 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zeruertz 

    iz. Horizontea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ostertza, zerumuga]
    hodeiertz, horizonte, odaiertz, ostertz, zerumuga, marboil neol., ikusmuga g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es horizonte
    fr horizon
    en horizon

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 9:40 am on 2011/08/26 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zangosagar 

    iz. Belaunaren eta orkatilaren arteko zango-zatiaren atzealde mamitsua, aztala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    zangosagar, aztal, zangar, berna (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es pantorrilla
    fr mollet, jarret
    en calf

    Begi handiak. Bekain iletsuak. Nik hainbestetan garbitutako ile sarria. Ezpain haragitsu eta sentsualak. Bibote fina. Masail ez guztiz beteak. Lepoa… Zintzur sagar handikotea. Sorbalda erori samarrak. Bularralde ez guztiz gihartsua. Titiburu beltzak. Zilborra… Eslip beltza eta haren ezkutukoa. Hanka indartsuak. Belaun irtenak. Zangosagar gihartsuak, bizikleta urteen ondotik. [Salbazioko armada, Abdela Taia / Patxi Zubizarreta (Albedania, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     

    zangosagar (FlickrCC, Richard Masoner / Cyclelicious)

     
  • Maite 11:12 am on 2011/08/25 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zorrotada 

    iz. Hodiaren ahotik nahiz zulo batetik irteten den likidoedo fluido-jario indartsua. Ur-zorrotada handia dario iturriari.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [zurrusta]
     txirrio, zurrusta, txorro Heg., turrusta Ipar., zirrista Ipar., arrada g.e., txirri g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es chorro
    fr jet
    en stream, jet

    Beti da atsegingarria zorrotada hasten den une hori, eta, ondoren, isurkari hori eta borborkaria botilan jausten ikustea, beira eskuan epelduz doala. [Gizona ilunpean, Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    zorrotada (FlickrCC, Ignacio Conejo)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel