Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:50 am on 2011/08/19 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zurrunbilo 

    iz. 1. Oso azkar eta indar handiz biratzen duen aireedo ur-masa. 2. Enbata, ekaitza. 3. (hed.) Burua nahasten duen aldibereko gertaera ugarien multzoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [zirimola]
    zirimola Ipar., errenbolia Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) remolino, torbellino (2) tormenta, tempestad  (3) (gertaerak) torbellino, vorágine
    fr (1) tourbillon, remous (2) tempête
    en (1) (zirimola) whirl; [ura] whirlpool; [haizea] whirlwind (2) (ekaitza) storm

    Zurrunbilo batek murgilarazi zuen hegazkina, ikara bortitzagoan hasi zen. [Gaueko hegaldia, Antoine Saint- Exupery / Koldo Izagirre (Igela, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Egitate bortitzak aztarna guti uzten du: bere baitan ez zuen kausitzen iraulka ibili zuten zurrunbilo handien memoriarik. [Gaueko hegaldia, Antoine Saint- Exupery / Koldo Izagirre (Igela, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 9:45 am on 2011/08/09 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zirri egin 

    du ad. 1. Atsegin hartzeko edo emateko norbait ukitu. Bi musu eman nizkizun, baina ez nizun zirri egin. 2. Zirkin egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (Elhuyar Hiztegia)

    1) ukitu, eskua(a) sartu, ferekatu, laztandu, zirrika ari izan, zirrika jardun/ibili (2) mugitu.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) hacer tocamientos/caricias; meter mano; darse achuchones (2) moverse
    fr caresser, toucher, tripotere
    en to caress; to fondle

    Galtzada-harrizko kalezulo estu bat zegoen tabernaren eta Kale Nagusira ematen zuten auzoko denden atzealdean, eta ikasleak tabernako atzeko atetik sartu-irtenean ibiltzen ziren gau osoan zehar, oka egiteko nahiz kanpoan neskalagunei zirriak egiteko eta ilunpean elkarri igurtzika aritzeko. [Suminez, Philip Roth / Nagore Tolosa (Meetok, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    zirri egin (FlickrCC, by RocketScientistJan)

     
  • Maite 7:58 am on 2011/06/03 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zinginarri 

    iz. Ustezko ahalmen edo indar berezia duen objektua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [kutuna]
    kutun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es amuleto
    fr amulette
    en amulet

    Beti soinean eramaten zuen lagunak oparitutako zinginarria, erabat sinetsita baitzegoen hark zorte ona ekarriko ziola.

     
  • Maite 8:14 am on 2011/05/12 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zirastasun 

    iz. Ziratsa denaren nolakotasuna. [zirats (V-ger ap. A). “Guapo, bello de cara” A. (Orotariko Euskal Hiztegia)]

    Sinonimoak: iz. edertasun, galantasun, dotoretasun.

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es guapura, hermosura, belleza
    fr beauté
    en handsomeness

    Haren zirastasunak txunditurik utzi ninduen.

    zirastasun (FlickrCC, by x-ray delta one)

     
    • leire 8:44 am on 2011/05/12 Permalink

      Ondo aukeratutako argazkia! Zein ziratsa zen Paul Newman!

    • Maite 9:04 pm on 2011/05/12 Permalink

      Bai, ezta? Egon naiz begira: James Dean, Robert Redford… Argazki honekin topo egin dut eta ez dut zalantza gehiago izan. 🙂

  • Maite 8:05 am on 2011/05/05 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zurikeria 

    iz. 1. Faltsukeria. 2. Zurikatzen ibiltzen denaren ekintza, losentxa. 3. Nagikeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [faltsukeria, bertuteen itxurakeria]
    azalkeria, azaluskeria, faltsukeria, gezurkeria, hipokrisia, itxurakeria, itxurazalekeria, labainkeria, toleskeria, filuskeria Ipar., faltsia Heg. g.e., faltseria Ipar. zah.
    [losintxa]
    amainu, balaku, eztikeria, zuriketa, losintxa Gip., koipekeria adkor., lausengu Ipar. jas., leunkeria Ipar. jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) falsedad; engaño (2) halago, lisonja, adulación, zalamería, coba (3) holgazanería, haraganería
    fr (1) tromperie, fausseté (2) flatterie, adulation, hypocrisie
    en (1) falsity; insincerity (2) flattery

    Badakizu horien artean zer den nagusi: itxura egitea, gezurra, bikoiztasuna, zurikeria. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:17 am on 2011/04/06 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zizpildu 

    da ad. Kiskali.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: xigortu, kiskali, kiskaldu, txingartu, erre (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tostar(se), abrasar(se)
    fr (se) griller, (s’)embraser, (s’)enflammer

    «…eguzkia sartu ondoan ere zizpiltzeko beroa egiten zuen.». [Henry Sugarren ixtorio miresgarria, Roald Dahl (Elkar)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:49 am on 2011/03/31 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zipote 

    izond. (L) Potoloa; tripandia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.
    [gizena, lodikotea]
    lodikote Heg., motzor Ipar., potolo beh., potxolo adkor., mozkor Ipar. g.e., torropilo Ipar., zaparrote Bizk. g.e (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es barrigón, -ona, tripón, -ona
    fr ventru, -e ; obèse
    en pot bellied

    Sukalde ilunetik zipote bat agertu da ezari ezarian, beltzarana, oinutsik. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel