Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:29 am on 2009/02/08 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zapart 

    (1) iz. (Ipar.) Eztanda, leherketa. Dinamitazko zapartak. (2) iz. Jauzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) eztanda, klaskada, leherdura (2) jauzi, salto  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eguraldia epeldu baino lehen hil zen zure aita, lan egiten zuen meategiko galeria bateko grisuak zapart eginda. [Ihes betea, Anjel Lertxundi] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:46 am on 2009/02/04 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    ziraldoka 

    adb. Balantzaka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: balantzaka, kulunka  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Jauregiko portalera abiatu zen, mantso, ziraldoka, ahiturik, sendotasuna berreskuratzeko eginahalak eginez. [Ararat mendiaren sumina, Yasar Kemal / Fernando Rey] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:07 am on 2009/01/16 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zikiratu 

    du ad. Ugal-organoak erauzi edo ugaltzeko ahalmenik gabe utzi, bereziki animalienak.

    Sinonimoak: irendu, irantzi

    Mozorro hori, ordea, kaltea besterik ez da azken batean: sinetsi egin dugu, sinetsarazi egin digute maitasuna badena, eta horren bitartez mugatu, murriztu, ia-ia zikiratu ere egin gaituzte, gorputzaren adierazpen natural horretarako; hor nengoen ni adibidetarako: hamazazpi urteak bete berriak eta oraindik ere beste inoren txitxiak zer gustu zuen probatu gabe. [Nerabearen biluzia, Xabier Mendiguren Elizegi]

     
  • Maite 12:10 am on 2009/01/07 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zohardura 

    iz. (BN/ Z) Distira.

    Sinonimoak: distira, dirdira, zohargi, leinuru, disdisera, dirdirapen, dizdizada, ñirñir, zirtzirt, erlantz, printz, argitasun, bristada.

    “Zerbait gertatzen da?” izan zen Juleneren galdera bakarra, jada atearen beste aldean, eskaileretako ilunpean zutunik zegoen Ilunen begien zohardura zekusala. [Gure Gauzak S.A., Ur Apalategi Idirin]

     
  • Maite 12:10 am on 2008/12/02 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zaluki 

    adb. Zalutasunez, lastertasunez.

    Sinonimoak: azkar, arinki, biziki, bizkor, laster.

    Agudo jaitsi gara, zaluki. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia]

     
  • Maite 12:09 am on 2008/11/29 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zinez 

    adb. Egiaz, benetan. Zinez diotsut. • ZINEZ ETA MINEZ. Bene-benetan.

    Sinonimoak: egiaz, egiatan, benetan, egiazki, zin-zinez, zinki, benaz, bene-benetan, serioski, zintzoki, leialki, itsu-itsuan…

    Zinez penatuta zegoen, hori benetan sinetsi nion. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano]

     
  • Maite 12:25 am on 2008/11/10 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zantzu 

    iz. Aztarna, seinalea.

    Sinonimoak: (1) aztarna, aztarren, arrasto, seinale, marka, ezaugarri… (2) susmo, usain, aieru… (3) antz, itxura, tankera, traza, kutsu…

    Oinazearen zantzu gogoilunak zeuzkan aurpegi tolesgabean. [Ihes betea, Anjel Lertxundi]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel