Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:22 am on 2009/05/08 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zakatz 

    iz. ZOOL. 1. (pl.) Arrainen brankiak. 2. Ik. brankia.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: brankia, orkatz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eta, arrain haien begi bizien eta zakatz oraindik odoltsuen erdian, arraia handi bat ageri zen, gorrikara, orban ilunez pintarratua, tonu bitxi zoragarriekin margotua; arraia handia usteldurik zegoen, isatsa erortzen zitzaion, haren hegatsen hezur izpiek azal latza zulatzen zuten. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:18 pm on 2009/04/26 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zoli 

    izond. (batez ere B) 1. Entzumenez edo sentimenez mintzatuz, fina, zorrotza. Begi zoliak. 2. Ozen eta argi entzuten den soinua egiten duena. 3. Zerbaitez jabetzeko aparteko ahalmena edo zorroztasuna duen pertsona, argia. 4. Ik. 2 zori. • ZOLI EGON. Arretaz, erne egon; prest egon. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) zorrotz, oharkor, somari, hautemaile, oharti, adikor (2) erne, adi, bizkor, zalu, azkar, ernai (3) ozen, fin, garbi, durunditsu, bizi, klaru (4) zorrozki, zuhurki, ernerik (5) zoldu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    EXCHANGE WECHSEL irakurtzen da bankuaren errotuluan: umea diru truk aldatzera doala izan liteke begirale zoli batek egingo lukeen eszenaren irakurketa. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:11 am on 2009/03/30 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zemai 

    iz. Mehatxua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: mehatxu, amenazo, keinadura, disidu, larderia. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Sotero marmarka gelditu zen bere bazterrean, ingurukoei zemai txipiena egiteko gauza ez zela. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:10 am on 2009/02/25 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zimarkun 

    izond. (BN eta L) Zimarkuak edo engainuak egiteko joera duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) engainu, azpikeria, amarru, iruzur, maula, zelata, satorkeria, azpijoko (2) zin-hartze, konjurazio, elkarkeria, elkar-hartze. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Lehenagoko jabeak jendaurrean egin zion salaketa Napumoceno jaunari S. Nicolautik etorritako zimarkun txiki bat zela, jende zintzoari iruzur egitera etorritakoa […] [Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua, Germano Almeida / Bego Montorio] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:36 pm on 2009/02/22 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zorrizto 

    izond. 1. Zorriz betea. 2. (hed.) Zikina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) zorritsu, zorrizu (2) zikoitz, zeken, ziztrin, ongose (3) nazkagarri, izorrante.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Alabaina, ekintza hain ohoretsu hau, jantxakur, doilor, bidelapur, asasino, bilau, kirten, zorrez bete, zorrizto eta kasta berdintsukoen esku uzten da. [Eromenaren laudorioa, hitzaurrea] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:03 am on 2009/02/20 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zio 

    iz. Arrazoia, zergatia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: zergati(ko), arrazoi, motibo, kausa, zuzu, okasio, zer, funts, mugigarri, zergatikako. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Hori, berez, urduritzeko zio aski eta sobera zen niretzat. [Xake mate, Alberto Ladron Arana] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:54 am on 2009/02/14 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zangar 

    izond. Kementsua, indartsua, ausarta. Gudari zangarrak.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ausart, zuhar, pio, bipil, bihoztun, kementsu, adoretsu, balent, izukaitz, …  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Atsoaren hitz jarioak ez zuen etenik; hori, behinik behin, ez zegoen hezur hutsetan; zezen bat bezain indartsua izan behar zuen; haren zangar mardulak miretsi ere egiten zituen. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel