Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:46 pm on 2009/09/07 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zuhamuxka 

    iz. BOT. Zuhaixka.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  zuhaixka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eskolatik irten artean, eskolako patioaren barrenean zegoen zuhamuxka batean gorde zuen kutxatxoa. [Peaceful soldadua, Michael Morpurgo / Mirentxu Larrañaga (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:38 am on 2009/08/28 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zezeldu 

    du ad. Hitz egitean edo irakurtzean hitzak zailtasun handiz ahoskatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  zizakatu, murduskatu, moteldu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Une berean nekez aditzen nituen berba-txatalak heldu zitzaizkidan belarrietaraino, eta are zailtasun handiagoz ulertu nuen xuxurla zakar horretan behinolako ahots ozena: “Ez… nago… a… do… dos” –, zezeldu zuen. [Zoririk ez, Imre Kertész / Urtzi Urrutikoetxea (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 5:30 am on 2009/08/21 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zindo 

    izond. 1. Osasuntsua, akatsik gabea, hutsik gabea. 2. Irmoa, sendoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) sasoal, on, osasuntsu, gaitzik gabe (2) sendo, tinko, tenkor (3) zintzo, fin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Zahar ez, baina bai sendo, zindo, haren ahotsa aretoko lau haizeetara zen zabaltzen. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:42 am on 2009/07/20 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zirrinta 

    iz. (Ipar.) 1. Egunsentia (eskuarki argi-zirrinta eran erabilia). 2. Argi-izpia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) egunsenti, egunabar, goiztiri, ortzondo, alba (2) izpi, errainu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Argi zirrinta minimo bat egin zitzaion bere buruan zuen leize ilunean: berak ordura arte inola ere lotura hori egin ez zuen arren, neska haren zelata bere eguneroko bizitza aspergarriari aurre egiteko antidoto huts jo bazuen ere, orain ezin argi eta fokatuagoa zitzaion lotura. [Pasaia Blues , Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zirrintza (Flickr CC, Memo Vasquez)

    zirrinta (Flickr CC, Memo Vasquez)

     
  • Maite 11:58 pm on 2009/06/28 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zart egin 

    du ad. 1. Lehertu, barruko indarrez hautsi. Zahagia zart egiteko puntuan hantu zen. 2. Hautsi, eten, pitzatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: zartatu, dzart egin, kraskatu, hautsi, apurtu, eten, puskatu, tarrat egin, leher egin. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Orduan bai gorritu nintzela, bihotzeko dinbi-danba hark zart egingo zidala ematen zinan. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:36 pm on 2009/06/02 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zurtu 

    1. du ad. Harritu. 2. da/du ad. Zoli bihurtu, ernatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) harritu, liluratu, aho zabalik gelditu, harri eta zur gelditu, txunditu (2) aztoratu, beldurtu.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Baina erran behar dizut ezen zure memoriak baino areago harritu eta zurtu ninduela aipu eta anekdota haien lotzeko erakutsi zenuen antzeak eta trebetasunak, zeren, hainbertze pilatu eta juntatu arren, ez baitzirudien bihirik ere soberan zegoela, bakoitzak baitzuen han bere intentzionea eta erranahia, bere tokia eta bere lekua. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:42 am on 2009/05/23 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zirri 

    iz. 1. (askotan pl.) Norbaiti gorputzean leunki egindako ukitua, atsegin hartzeko edo emateko egina. 2. Zirkina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) xera, fereka, losin, ukitze (2) bultzada, zirkin.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Hain-hain goiz ez da jadanik eta irekitzen badigute, atarian behintzat sartu ahal izango gara, ze hemen hotz egiten du. Ondo pentsatuta, atari zabal honek ez dauka itxura txarrik eta hor barruko txoko ilun batean zirri batzuk egin genitzake, baten batek harrapatuko ote gaituen arduratuta. [Ostiralak, Jon Arretxe (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel