Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 2:38 pm on 2009/10/30 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zurrut 

    iz. 1. Zurrupada. 2. Behingoan ahoratzen edo irensten den edari-kantitatea. 3. (lgart.) Edari alkoholikoak edatea. Zurrutari emana dago. • ZURRUTEAN. (lgart.) Zurrut eginez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: zurrupa, zurrupada, zurrupaketa, hurrupa Ipar., hurrupaketa Ipar., dangada Bizk., zurrustada Bizk., zurrutada Bizk., trago beh., xurrupa adkor., klinkada g.e., zirrista Ipar. g.e., kurka zah. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Lurretik garagardo botila hartuz, zurrut luzea egin zion, eztarritik behera zihoazkion puspuluek indarra eta freskotasuna galduak zituztela konturatu zen arte. [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:04 am on 2009/10/22 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zinak eta minak 

    Iz. Ipar. Estutasuna, egoera larria. Zinak eta minak pairatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [estutasunak] ataka, egonezin, estualdi, estura, estutasun, ezinegon, kinka, larri, larrialdi, larridura, larrimin, larritasun, larriune, angustia Heg., arteka Ipar., behar-ordu Ipar., herstura Ipar., hinka Ipar., kexa Ipar., kexaldi Ipar., elorrio Bizk., istilu Gip., hertsidura Zub., trantze Heg. beh., estu g.e., herrestadura g.e., larri-ordu g.e., antsia Heg. g.e., arbin Bizk. g.e., erreki Gip. g.e., estres Ipar. zah., kexadura Ipar. zah., kexagune Ipar. zah. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Eta orduan izan zen triskantza, eta orduan izan ziren zinak eta minak eta oihu erdiragarriak! [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:00 am on 2009/10/17 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zaldiko-maldiko 

    iz. Jolasparke eta herriko festetan egon ohi den jolas-aparatua, plataforma biragarri baten gainean zaldi, automobil etab.en formako piezak dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) tiobibo (2) ihauterietako dantzari (Adorez Sinonimoen Hiztegia); bira-bira (UZEIren Sinonimoen Hiztegia) 

    Santioetarako zaldiko-maldiko batzuk jarrita eta martxan zeuden Betharramdarretako barraken gunean.  [Zaldiko-maldikoan bueltaka, uztarria.com)]

    zaldiko-maldiko

    zaldiko-maldiko (FlickrCC)

     

     
  • Maite 11:21 am on 2009/10/16 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zabu 

    iz. 1. Balantza, orekarik eza. 2. (hed.) Zalantza. 3. Haga horizontal baten bi muturretatik zintzilikatzen den soka edo katea. Erdian oholtxo bat jarri ohi zaio eta pertsona bat bertan eseri eta kulunkan ibiltzeko izaten da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) kulunka, leria, zanbulu, zibu, junpa, zarabanda, txinbo, aldaro (2) balantza (3) zalantza (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Kantari ari ziren txoriak Crescenteko zuhaitzetan; mutikoek bizikleten txirrina jotzen zuten eta pedalei eragiten zieten, gurpilen kirrinka hotsekin atari eguzkitsuetan txutxumutxuka ari ziren emakumeak ikaratzeko; espaloian, neskatoek, udako soinekorik hoberenak eta koloretako xingolak jantzita, anai-arreba gazteagoen kotxetxoak bultzatzen zituzten; jolasleku publikoko zabu biribilean, eskolaurreko umeek bultza egiten zieten beren buruei, zoriontsu eta zorabiaturik, “Bultza! ” eta “Bultza! “, edo “Ooo! [Artistakume baten erretratua, Dylan Thomas / Koro Navarro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zabu

    zabu (FlickrCC)

     
  • Maite 7:00 am on 2009/10/14 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zimiko 

    iz. 1. Eskuko hatz-muturren artean estuturik azalean egiten den min bizia, atximurra. 2. Intsektuen eztenkada. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) imurtxi, atximur, imurtxikada, atximurdura, atximurkada, txatxamurkada, txatxamurka (2) ziztada, eztenkada, kosk, sastada (3) nahigabe, kezka, disgustu, atsekabe (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Lepoan lotzen zen soinekoa zeraman Monikek, eta Karlek atzetik zimiko bigunak egin zizkion titiburuetan.  [Eta handik gutxira gaur, Eider Rodriguez (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:37 am on 2009/09/11 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zurubi 

    iz. (Ipar.) Eskailera arina, zurruna zein tolesgarria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  eskailera, esku-eskailera, eskala, mailadi, zurgu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ez dakit nork jo zuen kanpaia, baina ni heldu nintzenerako soka libre zegoen, zintzilik, eta inor topatu gabe igo nintzen zurezko zurubi ilun eta kiribiletik gora gorengo ganbara esturaino. [Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zurubi

    zurubi (FlickrCC)

     

     
  • Maite 10:54 am on 2009/09/09 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zirimola 

    iz. (Ipar.) 1. Zurrunbilo bortitza. 2. Haize bortitza, ekaitza. 3. Ik. hurakan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  zurrunbilo, erauntsi, haizerauntsi, haizaldi, haize-bolada, hurakan, zisku  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Sentimendu kontrajarrien zirimola batean preso nago.  [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel