Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:57 pm on 2010/01/31 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zahato 

    iz. Ardoa eramateko, gordetzeko eta bertatik zuzenean edateko larruzko ontzi-moduko txikia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:27 am on 2010/01/11 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zaldabai 

    iz. Panderoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [panderoa] atabal, danbor, pandero, atanbora g.e. (UZEIre Sinonimoen Hiztegia)

    es pandero, pandereta
    fr tambour de basque
    en tambourine, timbrell
    (Euskalterm)

    (Lenengo atalaren agertoki ber-bera. Lasalde etxe-aurrea ta Iturri-aundiko aska. Illunbarra da. Triki-trixa edo Bizkai-dantzan ari dira. Otxanak zaldabai edo panderoa jotzen du ta Beltzak eten gabe bertsuak abestuaz. Sei ala zortzi neska-mutil dantzan ari dira. Garatzi, Mikel eta Gorritxo tartean dirala. Oiek biak elkarren leian Garatziren atzetik dabiltz). [Pestaburu, Antonio Maria Labaien (1997)] (Klasikoen gordailua)

    zaldabai

     
  • Maite 10:41 am on 2009/12/27 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zamau 

    zamau from Maite Goñi on Vimeo.

    iz. Mahai-zapia, otorduetan mahaia estaltzeko erabiltzen den oihalezko pieza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:46 am on 2009/12/26 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zoztor 

    iz. 1. Oztopoa, eragozpena. 2. (pl.) Zotza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) behaztopo, enbarazu, traba, behaztopagarri, oztopobide, eztropezu, atzerabide, trabagarri, eragozpen, trebukaldi, eragozgarri, trebuka, eragozpide, enbeleku, murtzi, ninguno, engara, koska, oker, poxelu  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es estorbo, obstáculo, impedimento; palillo
    fr empêchement, obstacle
    en hindrance, impediment, obstacle; handicap

    Naimen sendokoa zan Arana-Goiri, ta etzan iñoiz be kikildu bizi-bidean jagi yakozan zoztor eta eragozpenen aurrean. Gogoko eban azterketa lana ta orretan jarduna dogu aspertu barik: asaben izkuntza jaso ta bitxitu, ona aren elburuetatik bat. Zabar eta murriztua ekusan euskera; gure euskalkien matasa be bai ikusten eban. Zer egin? Aurrera ziur asko! [Arana-Goiri’ren euskal lana, Aita Onandia (Olerkijak, Sabino Arana Goiri 1894-1903, 1919)] (Klasikoen Gordailua)

     
  • Maite 8:06 am on 2009/11/23 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zotukatu 

    da/du ad. (batez ere Z) Higitu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [mugitu, higitu] eragin, higitu, mugitu Heg., kantitu Ipar., mugidatu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Tajuzko ogibidea hartu beharrean familia luzearen aitzina aterako bazuen, eta 1838an guarda sartu zen, nahi baino gehixeago zotukatu zituen lanbidea bestalde: lehendabizi Sarara, handik Lekornera, azkenik eta 1859az geroz Beraskoitzen ibiltzeko. [Joanes Otsalde Iruñeko ferietan,  Joxemiel Bidador. Diario de Noticias (2002ko Sanferminak)] (Literaturaren Zubitegia, Susa literatura argitaletxea)

     
  • Maite 10:22 am on 2009/11/22 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zuzi 

    iz. Zur erretxinatsuzko zatia edo makila, eskutan eramateko modukoa eta argi egiteko irazekirik eramaten dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:18 am on 2009/11/19 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zitalkeria 

    iz. Zitala (izond. doilorra, inolako prestutasunik agertzen ez duena) denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat hartua; zitalari dagokion ekintza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Gaztelaniaz: mezquindad, ruindad.

    Sinonimoak: [doilorkeria] belzkeria, bilaukeria, doilorkeria, gizatxarkeria, txerrikeria, zipozkeria, kiskilkeria Ipar., kakazkeria g.e., laburkeria g.e., zirtzilkeria Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Zitalkeria ugari dago munduan, jantzia onaren moduan. [Goio Telletxea, @maxkuri)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel