talentu

iz.  1 iz. Antzinako greziarren diru unitatea, hogeita bosten bat kilo zilar edo urreri zegokiona. Bati bost talentu eman zizkion, eta talentu bakoitzak hogeita hamaika mila seiehun eta laurogei erreal bezalatsu balio zituen. Ekarri zion emaitza anitz, hala nola ehun eta hogei talentu urre. 2 iz. Gaitasun berezia; adimena. Ik. berezko 2. Mingainez larriak, talentuz urriak. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

talentu (Urt I 229), talento (Lar), talent, talendu, talanta, talenta. Tr. Documentado al Norte desde finales del s. XVI y al Sur desde mediados del s. XVIII. La forma general al Norte es talendu –th- en Haraneder (junto a ta-), Jauretche, Laphitz y M. Elissamburu–. Hay talentu en Materre, CatLav e Inchauspe; talent en Leiçarraga, Larreguy y Etchahun (en este último junto a talentü), y talenta en TB. La forma mejor documentada al Sur es talentu. Hay además talento en Hualde, BOEanm, Arrantz (tbn. talentu) y Enbeita, y talanta en Olabide. En DFrec hay 2 ejs. de talentu.

1. Talento (unidad de peso y moneda). “Talenta dotis adposcunt duo, […], bi talenturen eskéa” Urt I 229. Talenta, zen pizu mota bat, eta hirién eta lekhuén araura anhitz moldetakorik zen, baina gehién balio zuena zen sei milla drakmatako. Lç Decl a) 6v. Kontu egiten hasi zenean, presenta zekión bat, hamar-milla talent hari zor zeraukanik. Lç Mt 18, 24 (He, Samper, Ip, Echn, Ur, Ur (V), Ir YKBiz 418, Or talentu, TB talenta, Hual, BOEanm 1314 talento, EvL talendu diru, Dv, SalabBN, Leon talendu, Ol talanta; Ker diru-talentu). Irabazian erabiltzeko errezibitu zuen talentua eta dirua estalia eta ehortzia eduki zuen. Mat XI. Hek ziren hamabi gizon ontasunik eta talenturik gabeak. CatLav 55 (V 36). Jauna, bost talentu ta diru-er ziran zuk niri emanak. Mb IArg I 210. Ehun eta hogoi talent urre. Lg I 334. Othoitzten zaitu egortzeaz enekin talent bat diru. Ib. 372. Amar milla talentu, au da, irureunda amasei milloi eta zortzieun milla erreal bezalatsu. Lard 410. Hamar mila talento. Etcheberry 232.

2. (L, S; Gèze; th- Hb ap. Lh), talendu (L, BN; Ht VocGr 374; th- Lh), talent. Ref.: Lrq (talentu); Lh (talendu). Talento, aptitud, capacidad. “Talent, capacité pour un travail” Lrq. Euskaraz minzatzeko ardietsi dudan talentua eta iakina. Mat XI. Beldurrez gaitzi dakion Jainkoari zeiña ganik baititutzu ditutzun dohaiñ eta talendu natural guziak. Ch I 7, 2 (Mst huntarzün naturalak, Ip hun naturalak). Ene talendu eskasak, eta gure eskualdun phuruen errenkurek eta larderiak desira horren bethetzetik urrundu naute. Brtc 7. Abilidade edo talentuak. Gco II 67. Jainkoa ganik errezibitu ditugun onak, izpirituko thalenduak, gorphutzeko ahalak, […]. Jaur 180. Eztüzü miraküllü gero, zük ükhenik ere talent, / azi hunak fruitia beitü, bera üdüri ekharten. Etch 534 (v. tbn. en la misma pág. talentia). Beher huntan talendua / dela grimasa purua. Gy 293. Lagun bat, adin berekoa, thalendu berekoa, ez hatik sorterro berekoa. Laph 123. Talentu onak dauzka / nere betroi zarrak. Xe 298. Nahiz thalendu eta yakitate handitakoa zen, fedea arras galdua ahal zuen. Elsb Fram XI. Talendu handiko gizona zen. HU Aurp 59. Talento aundikua / izanduba bera, / beti portatzen zaigu / gizonen legera. Arrantz 129 (128 talentu). Adimen (talentu) andija daukot. Altuna 81. Beti zure talenduz / ditzazula egin: / Mari, zure nausiak / baduke atsegin! Etcham 156. Oiek dirade orgullosuak / eta talentuz urriyak. Tx B I 256. Ai, ori dok talentoa! / Igaitik, barriz, aplikadua, / itz augaz yoek naikoa. Enb 197. Hanbat gaixto nor bederarentzat bere talenduak ez baditu baliarazten. Lf GH 1933, 401. Tamalgarri dena, hainbeste borondate on eta talentu borroka antzu batean higatzen ikustea da. Mde Pr 44. Nork esan zenbat balio zuan / zure talentu jantziak? Basarri 51. Mutil onek talentu aundia du. Lab SuEm 209. Gure sorgiñak errespuestak / laixter daduzka goguan, / dudarik gabe talentu asko / sartua dauka buruan. In Mattin 74. Leku onean da gaur / Xalbador tontua, / orain argitzen ari da / nere talentua. In Uzt Auspoa 10, 126. Teatro ona ez du xoilki ofizioak egiten; jeinua, talendua ere baitezpadako da. Lf ELit 316. Mintzatzeko zaukan talendu xoragarriarekin. Larre ArtzainE 248. Arrazoi dezu: bertsolariez / jazten ari da Goierri, / naiz talentua gutxitxo izan / ibiltzeko erriz erri. Insausti 243.

v. tbn. Ud 132. AzpPr 30. JanEd II 119. EusJok 143. Yanzi 59. Auspoa 39, 49. JAzpiroz 44.

Talendu: He Gudu 53 (th-). Mih 89. In CatLan 4. Othoizlari 1956 (n.º 10), 89. Herr 27-2-1958, 3. Larz GH 1960, 227.

3. talento (V-gip, G-azp). “Fuerza, en Régil, pueblo natal de Uzcudun” Garate 2.ª Cont RIEV 1933, 102. “Fuerza física de un hombre” Vill (comunicación personal).

Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

  1. adimen, entelegu, buru-dohain.
  2. gaitasun

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. [dirua] talento (2) iz. (hed.) talento; inteligencia, aptitud, capacidad (3) iz. [pertsona] (hed.) talento, genio
fr (1) iz. talent, intelligence, esprit (2) iz. [pertsona] génie
en iz. talent, genius; gift, endowment
port iz. (hed.) talento, inteligência, aptidão

Gaur aukeztu dute Donostian Javier Ortizen artikuluen bilduma: Javier Ortiz, talento y oficio de un periodista.

talentu (Argazkia: Iban Arantzabal)