tanga
iz. 1. Bereziki metalezkoa izan ohi den ontzi txikia, hainbat zereginetarako erabiltzen dena. 2. Tanta. Euri-tanga. 3. Unea, bereziki laburra. (4) iz. Slip txiki baten itxurako bainujantzia, ipur-masailak agerian uzten dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) pote, poto, ontzi (2) tanta, txiztil, tangada, txorta (3) une, momentu, lipar. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
- Tanga bat kafesne edan du. (=pote) (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
- Azken likore tanga hustu zuen gizonak. (=tanta)
- Zatoz hona tanga batean. (=une) (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
- Bere ligero gorrietan eta tanga beltzean erreparatu nuen, hura zen nik neureganatu nahi nuen altxorraren zaindaria. [Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak, Pilar Cristobal / Juan Martin Elexpuru (Txalaparta, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Ricardo Gómez 7:55 pm on 2009/04/14 Permalink
Eta, jakina, 4. (Heg.) azpiko jantzi edo bainujantzi mota bat, gerrian eta atzeko aldean zinta estu bat duena.
Maite 11:57 am on 2009/04/15 Permalink
Ricardo, arrazoi osoa daukazu!!! Tanga hitzaren lehenengo adierari baino ez nion erreparatu Harluxeten, eta uste nuen slip txikiarena ez zela onartuta egongo…
Halere, oso bitixia izan zen; izan ere, Ereduzko Prosa Gaur-era jo nuenean adibide bila, adiera hori baino ez nuen topatu autore guztien esaldietan (15 esaldi, 7 liburu). Beste esanahien arrastorik ez!!!!
Mila esker, Ricardo! Osatu dut “Gaurko Hitza” 😉