torloju

iz. Hainbat formatako burua (hexagonala, karratua, biribila, etab.) eta gorputz hariztatua dituen pieza zilindriko edo konikoa, eskuarki metalezkoa. Biraraziz, beste pieza batean sartzeko (adib., azkoin batean) edo hainbat elementu beren artean lotzeko, indarra egiteko, mugimendua transmititzeko, etab.etarako erabiltzen da.