trabatu

ad. trabatu, traba/trabatu, trabatzen 1 da ad. Aurrera ez atzera ezin eginik gelditu. Hezurren bat zeukala trabatua hestean, ez zela sosegatu, libratu artean. Basatzan trabatu zitzaigun beribila. Liburu askotan sartzen bahaiz, adimena trabatuko zaik. Berriz trabatu gabe etsaien katean. Orgatik jaistean, zapata trabatu eta erori, eta hil zen anitz luzatu gabe. || Mihia trabatua zuelako. 2 du ad. Traba jarri, traba egin. Etxepareren mintzaira erraza da beti, bizia, neurriaren molde gogorrak trabatzen ez duena. Inork ez ditu zure xedeak debekatuko ez trabatuko. Arbolen hostailak trabatzen ditu eguzkia eta haizea, eta lurra ez da agortzen. 3 (Era burutua izenondo gisa). Hats laburra edo trabatua duen idiak ez ditu bular onak. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: ad.

    [aurrera ez atzera ezin eginik gelditu]: enbarazu egin, traba egin, enbarazatu zah., destorbatu Ipar./Naf. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da ad. tropezar, enredarse (2) da ad. trabarse, entorpecerse (3) du ad. impedir; estorbar (4) da/du ad. obstruir(se), atascar(se) || izond. (Hizkl.) trabado, -a
fr (1) da ad. empêcher, entraver (2) du ad. embarrasser, gêner
en (1) da ad. to trim, to stumble (2) da ad. to get stuck (3) du ad. [eragotzi] to impede, to hinder, to hamper
port (1) da ad. tropeçar, enredar-se  (2) da ad. travar-se, vpr entorpecer-se (3) du ad. impedir; estorvar (4) da/du ad. obstruir-se, atascar-se

Trabatzen naizenean, literaturaren IKEA batekin amesten dut: irakurleari 27 letrak eta puntuazio-markak saldu, eta berak munta dezala liburua. [Ander Izagirre, @anderiza (Twitter, 2017-07-31)]

trabatu (Argazkia: @zaldieroa @berria.n)