tsunami

(jap.zko hitza) iz. Itsas azpiko lurrikara edo sumendierupzio batek sortutako olatu erraldoia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Jatorria: Hitza japonierazkoa da: portu (tsu, æ´¥) eta uhin edo olatu (nami, æ³¢ edo 浪). Grafiari dagokionez euskarak hitza maileguan hartu du, ohiko forma hartuz: tsunami bat, tsunamia, tsunamiak; ahoskerari dagokionez euskarazko tz-tik hurbilago dago. Japoniako arrantzaleek sortu zuten hitza, noizean behin portura itzultzean kaiko inguruak urak suntsituta aurkitzean, nahiz eta haiek olatu bakar bat ere ez nabaritu itsasoan zeudenean. Jarraitu irakurtzen… (Wikipedia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es tsunami
fr tsunami
en tsunami
port tsunami

Itsasertzeko hotel batean lasai antzean dabiltzan egun batez, tsunamia lehertzen da, eta olatu erraldoi batek hankaz gora eramaten du guztia, eurak tarteko. Bitan zatituko da familia, ama eta seme zaharrena batetik, aita eta bi gazteenak bestetik. Naturaren indar kontrolaezinen aurrean bizirik irauten saiatuko dira denak, eta, halaber, familiako gainerako kideak topatzen. Oro har, familia barruko maitasunaren gorazarre moduan uler daiteke istorioa. [Ewan McGregor: «Aita naiz, eta film batean nire alderdi hori lantzeko gogoa nuen», Berria (2012-09-28)]