turrusta

iz. Zulo, iturri edo hodi batetik ateratzen den isurkari baten jario etengabea. Ik. zurrusta. Euri handien ondoan iturriko turrusta azkarragoa da. Negar turrustak. turrustan adb. Turrustaka. Mahai zuri luzea eta Nafarroako ardoa turrustan. turrustaz adb. Turrustaka. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

turrusta (BN, S, R; Arch VocGr, VocBN, Gèze, Dv, H (+ th-)), turrust (th- S; Hb ap. Lh). Ref.: A (turrusta); Lh (thurrust); Lrq /tur’us!ta/.

Torrente, cascada (sentidos prop. y fig.); chorro. “Cataracte, chute abondante d’un liquide, de l’eau tombant d’une digue, du vin sortant d’une cuve, etc.” VocBN. “1. écoulement d’un liquide qui tombe de haut avec abondance et bruit. […] 2. au fig. il se dit pour abondance” H. “Chorro. Ebi andien ondoan ütürriko turrusta azkarrago düzü (S)” A. “Jet d’eau, chute d’eau” Lrq. v. burrusta, purrusta, zurrusta.

Han edireiten dütü nigarren turrustak, zuñtzaz gai orok bere büria xahatzen eta garbitzen ahal beitü. Mst I 20, 6 (SP nigar xirripak, Ip nigarren üthürri, Leon nigarren ithurria). Eztü sinhesten ihur-ganik huntarzünik batere jiten dela: bena bai oro osoki Jinkuaganik, zuñeganik üthürbürü batetarik bezala turrustak jaisten beitira. Ib. 15, 3. Behar nikezü ene graziaren turrusta zureganat igorri. Mst III 42, 2 (Ip ene grazien turrusta). Andre ederrak zuen aita bat izaten: / gizon xotila, baita ere zuhurra, / idortu ezpeitzeion turrusta nigarra. “Il laissa le torrent couler”. Arch Fab 195. Gure bihotzak ontsa adelatürik badira, badakizügü zure grazien turrustak gütüra ixurtzera prest direla. Ip Hil 234. Horik ziren bi turrusta bethi handitzez zoatzanak, bata [graziak eta dohain berriak] Jinkoaganik Mariaganat jaisten, bestia [ohoriak] Mariaganik Jinkoa ganat igaiten. Ib. 34s. Bazuen boz bat ederra. […] haren orroa mendi-erreketako turrustaren pare! Sokorri Gazte (febrero) 1959, 1. Turrustatik heldu den arnoa, arnorik hoberena. Gatxitegi Laborantza 132. Sei minuta iraun du orronak […]. Karrikak turrusta eta uhausin eginak ziren, plazak dena lako edo aintzira. Herr 17-8-1967, 4. Lehen uhasteak, mendiaren barnetik etorri turrustarekin ereman zituen oro. Larre ArtzainE 40.

+ turruta. –Zer da harramantz hori? […] –Mendiko ur-turrusta da, Andresaroko arthaldeko marrakak (L). Orreaga 31 (S ur-turrusta; G ujola, AN-ulz uraren soñu). Bortua beti berdin menden gatik: etxolak, harrokak, arbolak, ur turrutak, belarra mehe… JEtchep 55.

Sinonimoak: iz. Ipar.

    [zorrotada]: zorrotada, zurrusta, zirrista Ipar., txorro Heg., arrada g.e., txirri g.e., txirrio g.e (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (Ipar.) chorro (2) iz. (Ipar.) cascada, salto de agua
fr (1) iz. (Ipar.) jet (2) iz. (Ipar.) cascade, chute d’eau
en (1) iz. gush, spurt, spout, jet (2) iz. waterfall
port (1) iz. (Ipar.) jato, jorro (2) iz. (Ipar.) cascata

Errekara jaitsi, bertako turrusta edo ur-jauzi ezin ederragoa ikusi eta ehun metrora dago Elkorretako leizea. [Argia, 2015-05-31, 2463. zbk. | «Gartxoten arrastoari segika», Aitor Kaltzakorta] (Egungo Testuen Corpusa)

turrusta (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)