txabiske

Cobertizo pequeño para almacenar leña, carbón, estiércol, etc. (Euskararen eraginaren aztarnak Erroibarko gaurko hizketan, pdf)

iz. Hitz nafarra, euskaraz nahiz erdaraz erabilia. Nola-hala eraikitako etxola; hedaduraz, hala-moduzko fama duen taberna, txiringitoa. (Xabier Mendiguren Elizegi)

Sinonimoak: iz.
[etxola] txabola, etxola

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es cabaña, choza; casa pequeña/humilde; [animaliena] cobertizo
fr cabane [de berger] ; chaumière
en shack, shelter, hut
port cabana

Aurreko gauean jasotako ostiko eta ukabilkadek min egiten zidaten oraindik, eta ez nuen presa berezirik txabiske hartara informazio bila itzultzeko. [Itzalak, Iban Zaldua (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Hogei urte lehenago txabiske zikin bat zen “Purple”, erdiguneko gure ohiko ehizatokietatik at neska “errazagoen” bila antolatzen genituen espedizioen jomuga. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

txabiske (FlickrCC, Luis G. Cabello)