txandal
iz. Kirolean aritzeko nahiz eroso ibiltzeko, gorputzera lasaiki lotzen den galtza eta jakaz osatutako jantzi erosoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es chándal
fr survêtement
en sweatsuit
Gazteak dira, txandala dute jantzia eta kirol poltsa bana daramate eskuan. [Ez da gaua begietara etortzen, Felipe Juaristi (Erein, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
Gabon hauetan familia bazkarian, Ruper Ordorikaren azken diskoko portada izan dugu hizpide. Harrituta geunden argazkiarekin. Ruper txandalean dago? izan zen gure eztabaida. [Ruper txandalean?, Leire Narbaiza (Sustatu, 2010-01-13)]
iñigo aranbarri 3:16 pm on 2012/05/18 Permalink
Dena den, ez da urruti eguna Euskaltzaindiak onartu beharko duena vulgo TXANDARRA, gazte euskaldunen PISTINA bezalaxe…
Maite 10:10 am on 2012/05/19 Permalink
Halaxe da, Iñigo! A ze barreak egin genituen Twitterren ‘txandarra’ aldaeraren kontura! Erabat orokortuta dago, egia esateko. Mila esker iruzkinagatik! 🙂