txantxetan

adb. Adarra joz, zinetan eta benetan jardun gabe. Txantxetan eta irribarrez ez ezik, zinez eta bene-benetan ere mintzatzen badakite. Txantxetan ari naiz. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

TXANTXETAN (V-ger-arr-gip, G-bet, AN-gip), XANTXETAN. Ref.: A; Totor Arr; Garbiz Lezo 56; Zt; Iz ArOñ (txantxéetan); Etxba Eib; Elexp Berg. De broma, en broma, sin seriedad, para divertirse. “Txantxetan izanda bere, etxako zarragoari ziñurik egin bear (V-ger), aunque sea en chanza, […]” A. “De bromas. Beti sabis txantxetan” Totor Arr. “De broma, en juego, divirtiéndose. Txantxetan esandako gauzia, benetan artu eban, lo dicho en broma […]. Txantxetan genbizela, eskuturra apurtu eban, estando jugando […]” Etxba Eib. “Txantxetan ibili, andar de broma. Bata txantxetan ebillen, baña bestia benetan” Ib. “Txantxetan ibiltzia gustatzen jako” Elexp Berg. v. TXANTXAN, TXANTXAZ. Txantxetan esan oi da […] Jaungoikoak Paradisuan Adan gure Aitari euskeraz: Adan non zera? esan ziola. Cb EBO 6. Jokolari batek interes baga, txantxetan, irabazteaz probetxurik eztabenean bere ez kalterik, orrez guztiaz, atsegin artzen dau irabazteaz. Añ GGero 326. Iru modutakua da guzurra. Bata da txantxetan eta barre erazoteko esaten dana. Astar II 182. Txantxetan, burlaz edo jolasian bada bere. Ib. 57. Askotan bazabiltz / aekaz [neskekaz] txantxetan / gorputz-arimako ondasunak / kenduko deutsuez danak. Zav Fab RIEV 1907, 539s. Patxi! Edo txantxetan abil edo erotu egin aiz. Apaol 83. Beorri gaboneko umoriekin etorri da ta txantxetan dabill. Sor Gabon 45. Txantxetan daroazuz egunak kalean, / diñozunez ondo lo egiten gabean. / Espiriturik zara aiñ alegerea, / dirudizu udako gois laño bagea. AB AmaE 261s. Gazteak ondoren zeraman biziera onak txantxetan etzebillela eta ziñez […] ondu zala […] erakutsi zuen. Arr May 86.

(s. XX). Txantxetan batu ete gaittue alkarregana? Echta Jos 196. Txantxetan bederik gezurrik esan al dezu? ArgiDL 28. Ez dudarikan izan, / txantxetan ez naiz ai. MendaroTx 417. Etzakela ori txantxetan ere esan. ABar Goi 45. Ezta txantxetan eta arinkeriz artzeko lana. NEtx Nola 31. Benetan al diok ala txantxetan ari aiz? Etxde AlosT 73. Txantxetan ere poxpolorik ez bota basoan. Munita 138. Juanbeltzek ez zuan beñere parrik egiten. […] Juanbeltzekin ez zan txantxetan ibiltzerik. Anab Poli 17. Erreboluzioa eztela egin txantzetan ibiltzeko, baizik pobrearen bizi moldea hobetzeko. Arti Tobera 265. Toberan txantzetan eta burla burlaka Beñatek asmatu zuen egintza. Ib. 272. Begira, neska, nirekin artez ibil. Eztut nik txantzetan ibili nahi. Horregatik gauzak argiro esanen dizkitzut. Ib. 288. Ez naiz txantxetan ari: ba-da ori ere esan duenik. Vill Jaink 64. Ohar ezazu eznabilela txantxetan, eta semea hilterik nahi ezpaduzu […]. Osk Kurl 28. Urte juanen pixu astuna / eta biotza penetan, / Arantzazuko gure aitona / ez da egongo txantxetan. BEnb NereA 85. Ez txantxetan jardun nerekin! Azkeneko aldiz! Zer dago bidoi auetan? Lab SuEm 186. Gauza serioa da txantxetan artzeko. Zer da au guztia? Ib. 203. Erantzun zetsan andra ziraunari barrez-barrez, txantxetan artu baletza letz. Etxba Ibilt 487. Ez naiz ni txantxetan ari. “No me burlo yo”. Berron Kijote 227. Orren ondoren gustatu jakon / beste andre bat benetan, / itz gozoakaz beregantzeko / ibilli gabe txantxetan. Ayesta 103. Presondegian eduki zutela. Zinetan, ordea, dirudienez, ez txantxetan: aski luzaz eta aski hestu, esan nahi dut. MIH 282. Txantxetan ari zirelakoan kantatzen zuten axolakabe haiek. Ib. 374. Txantxetan eta irriparrez ez ezik, zinez eta bene-benetan ere mintzatzen badakite. MEIG I 175. Maiz aurkitzen baititugu, edozein lekutan, kultur hitzak txantxetan edo erabili direlako, bere esertoki goitarretik beheitituak. MEIG VII 183. v. tbn. Ag Kr 71. Mok 4. Tx B II 120. Mde Pr 112. Txill Let 128. Erkiag BatB 89. Ker y BiblE Gen 19, 14. Xantxetan: Mde HaurB 23.

Sinonimoak: adlag.

    [ez egiatan]: beraizik, broman, trufaz, axekan Naf., berariaz g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es bromeando, de/en broma, chanceando
fr en plaisantant
en kidding, joking
port de brincadeira

Ez kezkatu, txantxetan ari naiz! (Elhuyar hiztegia)

txantxetan (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)