txepel

izond. 1. Egoera zail samarretan erraz atzera egiten edo kikiltzen dena; adorerik edo ausardiarik ez duena. 2. Gatz eta piperrik gabea; motela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) koldar, beldurti, uzkur, keto, zozoilo, ilaun, uli, oilo, makal, kakati, hozkil (2) gatzgabeko, pipergabeko, geldo, motel, ganoragabe, urepel, bihozgabe, epel, lela, hil, tentel, geza (3) ikol, koskol, txigor, txoro.

(Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Neskak esaten zion “hartu nire ezpainak, jan nire ezpainak”, horrelaxe, panpina batek esaldi txepel bat errepikatuko lukeen moduan, emoziorik gabe, eta mutila, zeina ni baino gazteagoa baitzen eta era berean ederki burusoildua, gogor saiatzen zen maiteñoaren eskakizunak betetzen, jubilatu urrezko txarteldun talde bati zeharka begiratzen zien bitartean; haiek, era berean, zeharka begiratzen zioten mutilari, eta […]  [Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)