txinparta

iz. 1. Erretzen ari den gorputz batetik irteten den zatitxo piztua. 2. Marruskadurak edo talkak berotutako eta erauzitako zatitxo goria. 3. ELEKTR. Isolatzaile batean zehar bi eroaleren artean gertatzen den korronte elektrikoaren iragaitza labur argitsua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) txingar, sugar, kanbor, pindar, txispa, txinka, inar, xingar, txindi, zirta (2) tximist (elektrikoa), argi-izpi, argi-tximist (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es chispa
fr étincelle
en spark
ja 火花 (hibana), スパーク (supāku)

Kristal osteko begirada lausotu hartako barrenean argi izpirik piztuko ote zen zain geratu nintzen aldi batez; alferrik: aspaldi ziren itzaliak su hartako txinparta guztiak. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

txinparta (FlickrCC, muslim page)