txirla

iz. 1. MIKOL. Agarikaleen ordenako eta Crepidotus generoko onddo basidiomikotinoen izen arrunta. Txikiak dira, ez dute hankarik eta enborretan hazten dira eskuarki. Ez dira jangarriak. 2. ZOOL. Bibalbioen ordenako zenbait moluskuren izen arrunta. Itsas hondo hareatsu edo lohitsuetan bizi dira eta oso janari preziatua dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian:

txirla (V, G, AN-gip; IC 442v, Lar, H (<ch-> G), FauMar 123, Zam Voc), xirla (SP, Urt, Dv), zirla (G). Ref.: A (txirla, zirla); AEF 1960, 21; Etxba Eib; Elexp Berg.

Almeja; en gral., nombre aplicado a diversos moluscos bivalvos y a sus conchas.

Sinonimoak: iz.

[almeja]: almeja (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) (Zool.) almeja; chirla (2) (Mikol.) crepidoto (Crepidotus sp.)
fr palourde, clovisse
en clam
port amêijoa, amêijea, ameija

Entzun:

Azken asteotan, umore (?) sail bat egiten ari naiz, eta Twitterren bidez zabaltzen (@edulartzanguren). Bizitza aski absurdoa ez dela iritzita, ekarpentxoa egin nahian nabil. Eulixak izenarekin hasi zen, baina bertan behera utzi behar izan nuen copyright-terrorismoarengatik. Sustatukoek eskatu didate Txirlak komikiaren making of-a egiteko. Balio dezala interneteko folkloregintzan jardun nahian egile eskubideei izkin egiteko ariketa baten kronika gisa.  [Txirlak (the artists formerly known as Eulixak), edo nola sortu zen Twitterreko komiki bat, Edu Lartzanguren (Sustatu, 2014-05-12)] (Ereduzko Prosa Gaur)

txirla (Irudia: Edu Lartzanguren, @edulartzanguren)