txorimalo

iz. Hazia ereindako soro edo alorretatik txoriak uxatzeko ezartzen den giza irudia, arropa zaharrez jantzia. Ik. txori-izugarri; arranpalo; marika; txori-jagole. Deabruaren piztiak ez dira izutzen txorimaloa jarriagatik. || Herri guztietan da inuzenteren bat, denen txorimaloa izateko. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

txorimalo (V-ger-arr-och-m-gip-al, G-azp; Lar, Añ (G)). Ref.: A; Iz LinOñ 175, ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg.

1.Espantajo de huertas, sembrados” Lar y Añ. “Espantajo, figura grotesca que se pone en los campos para ahuyentar los pájaros” A. “Txori-maluak ipinten ziran liño-saillian, txoriak atera etzezaten” Iz LinOñ 175. “San Bartolome egunian, txorimaluak jartzen genduzan Txirixo-kalian” Etxba Eib. “Txorimaluan sorbaldan apixia ein ddabe txorixak” Elexp Berg. Cf. Baraib RIEV 1907, 361: “Chorimalo, en Alava ‘espantapájaros'”. Deabruan piztiyak; ez dira izutzen txorimalua jarriagatikan. Apaol 28. Txori malue! Txorik izutzeko zomorroe diruik. Alz Bern 72. Leaburuko barrutian alkateak (eskuan zigorra daramanean), apaizak eta txorimaloak izan ezik, beste inortxok eztu kapelarik bear. A Ardi 60. Bestelako txori-malua etzara zeu solo erdijan imintteko. Otx 76. Txori-malotzat jazten dirade / oñetaraño buruti. And Egun 60. Ni behintzat Valle Inclán-en txorimalo farre-ikaragarri horien ahotik isurtzen den jarioak ez nau berehalakoan asetzen. MIH 362. Txori-malo bat izaki film honetan giza-neurrikoa, eta haren azken gaiztoa ikusi behar. MEIG I 142.

2. (V-gip). Ref.: A; Iz ArOñ. “Máscara, disfrazado” A. “Máscara de carnaval” Iz ArOñ.

3.Bobo. Abogaua izan arren txorimalua galanta” Elexp Berg. “Ixilik egon ari txorimaluoi alakuoi” Ib. Txomiñ Agirrek utzi / zizkigun zuloak / bete ustean dabiltz. / Ai, txorimaloak! / Etzeuzkak maixu txarrak / gure populoak. Olea 260. Madarikatu eta / au txorimalua! […] / Amaitzen dozunean / daukazun dirua, / eskean zoiaz artuz / zaku ta palua. Ayesta 50.

Sinonimoak: iz.

    [txori-izugarria]: izugarri, kuso, txori-izugarri, kuka Ipar., mamu Ipar., marika Ipar., arranpalo Bizk., malo Bizk., txori-jagole Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. espantapájaros, espantajo (2) iz. [pertsonei buruz] (hed.) títere, monigote
fr (1) iz. épouvantail à oiseaux (2) iz. [pertsonei buruz] (hed.) pantin, polichinelle
en (1) iz. scarecrow (2) iz. [pertsonei buruz] wimp, puppet
port (1) (2)

Deabruaren piztiak ez dira izutzen txorimaloa jarriagatik.  (Hiztegi Batua)

txorimalo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)