txorroskilero

iz. Heg. Lgart. Kalez kale ibiltzen den zorrotzailea. Pertz konpontzaileak eta txorroskileroak euria iragartzen digute. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

txorroskilero (-killero AN-gip ap. BU Arano; G-azp-bet). Afilador. Cf. Echaide Orio 113: “Chorrosquillero, afilador”. v. txorroskile. Karro batekiñ presentatu zan / txorroxkilleruen gisan. EusJok 145. Banekin xirimiri neketsu ta lelo au egiñarren, gaur larunbatean, Iturengo zorrotzalle edo txorroskillerua iritxiko zala. LMuj BideG 106.

Sinonimoak: iz. Heg. beh.

    [zorrotzailea]: zorrotzaile (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. afilador, -a
fr iz. rémouleur, rémouleuse
en iz. knife-grinder, knife-sharpener
port iz. afiador(a)

Ordea leihoko arasan lerraturiko Cutty Shark botila haien tutuek irazten zuten doinua, txorroskilero mendekugose batena zen, oinaze zahar batena, negu gorriko hotzak sortzen dituen burruntzi haien tartetik pasatzean haizeak sortzen zuen berbera. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

txorroskilero (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)