txukun

1. izond. Garbi, dotore eta apaina dena. 2. izond. Ondo egindakoa, egokia. Oso lan txukuna egin du. 3. adb. Txukunki. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

txukun izond. [garbia eta apaina] apain, dotore, elegante, anddere Ipar., gurbil Ipar., piment Ipar.
txukun adond. [txukunki] txukunki, gurbilki Ipar., txukunkiro g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) limpio, -a, aseado, -a, arreglado, -a, pulcro, -a (2) conveniente, adecuado, -a, apropiado, -a, correcto, -a (3) aseadamente, con aseo, pulcramente; apropiadamente, correctamente

fr (1) propre, soigné, -ée ; ordonné, -ée (2) correct, -e ; adéquat, -e ; approprié, -ée (3) proprement, élégamment, correctement

en (1) clean, tidy, neat, smart (2) appropriate, correct, good (3) neatly, smartly; appropriately

Ez zuen beste ardurarik etxea txukun eta garbi edukitzea baino, eta, azkenean, iritsi zitzaion horretaz ere desjabetzeko momentua. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria  (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

EITBko irrati batean, entzule eta laguntzaile mordoska ederraren kolaborazio bikaina baliatuz, hara zeinen lan txukun bezain onuragarria lortu zen sasoi batean, merke asko, dohain, mesede aparta ezer ez bailitzan hutsean eginez. [Zeruan zer berri, Pello Zabala (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Txukun jantzi, bizarra egun handietarako bezala egin, franelazko txaketa koadroduna jantzi eta, goiz eguzkitsua egiten baitzuen, lorategira irten naiz. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)