websail

iz. Interneterako filmatutako film edo programa da, hari edo gai komun batekin lotutako hainbat atalez osatua.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es serie web, webserie
fr web-série
en web series pl.
port websérie, webshow

Umorea aipatu duzula, zer asmo duzue ZokorriZta websailarekin? Korrikarekin lotura zuzena du. Korrikan hainbat pertsonaia ezagutu genituen, Eñaut Gantxegi aktorearen bitartez. Hemendik aurrera, ZokorriZta Hamaikaren pertsonaia berria izango da, hara eta hona ibiliko dena. Datozen egunetan Donostiako Jazzaldian eta Hatortxu Rock jaialdian ibiliko da. Teknologia berriekin eta sare sozialekin egiten dugun apustuaren parte izango da. Gaur, 22:00etan estreinatuko dugu websaila. Aukera emango du pertsonaia garatzeko eta Hamaikaren zenbait saiotan agerraldi bereziak egiteko.  [«Urrats berriak egin nahi ditugu irailean», Urtzi Urkizu (Berria.eus, 2017-07-23 )]

websail (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)