wiki

iz. Wikia web aplikazio mota bat da, erabiltzaileei lankidetzan edukiak gehitzeko, aldatzeko edo ezabatzeko aukera ematen diena. Markaketa lengoaia sinplifikatua edo testu aberastuaren editore bat erabiliz idatzi ohi da testua. Bloga bezala, edukia kudeatzeko sistema bat da; baina wiki batean —blogetan eta halako gainerako sistema gehienetan ez bezala— jabe edo buruzagi zehatzik gabe sortzen da edukia, eta wikiek ez dute egitura inplizitu askorik, baizik eta erabiltzaileen beharren gorabeheran sortuz doa egitura. Izena hawaierazko wikiwiki adberbiotik dator («laster», «bizkor» esan nahi du) eta [ˈwikli] edo [ˈviki] ahoskatzen da. (Wikipedia)

Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

es wiki
fr wiki
en wiki
port wiki

Wiki web-gune ezagunena Wikipedia da.

Ward Cunningham, wiki softwarearen sortzailea (Carrigg photography for the Wikimedia Foundation)

Ward Cunningham, wiki softwarearen sortzailea (Carrigg photography for the Wikimedia Foundation)