xerlo

iz. Ile-mordoa, bereziki kopetaren aurrean dagoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[xerlo] ile-xerlo (Elhuyar Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es mata/mechón de pelo [especialmente referido al flequillo]
fr cheveux, mèche de cheveux
en mop of hair; tuft
port juba, mata

Beltza baino beltzagoa ei da auzoko jende askoren egoera, eta, noski, gastuen murrizketan beharrezkoak ez direnak kentzen direla lehendabizi: ile apaindegikoak, nola ez. Berari pena handia ematen diola, eta ez hainbeste negozioan sumatu duen txakalaldiagatik, baizik eta tinteari uko egiten dioten emakume horiek beren autoestimuaren zati bati egiten diolako uko. Alegia, bi txanponen truke umeak zaindu eta etxeak garbitzeko enplegatzen dituzten andre dotoreen parekoago sentiarazten dieten kaoba edo urre koloreko xerloei.  [Xerloak, Idurre Eskisabel (Berria, 2013-01-27)]

xerlo (FlickrCC, Vox Efx)