zaldizko
Azken egunetan egin dituen euri eta haizeekin, erauntsi mota berezi bat ikusi dugu, ‘zaldizkoak’ deitzen direnak. Badakizue, euria alde batetik bestera mugitzen ikusten denean, haizeak eurizko hesi mugikor bat egiten duenean? Euri horri ‘zaldizkoak’ erraten diogu, zaldiak bezala trostan doalako euria.
Orotariko Euskal Hiztegiak dio:
2. (gral.). Ref.: A; Iz ArOñ (saldÃskuakiñ, zaldizkuak); Gte Erd 111 y 148. “Columna de lluvia” A. “SaldÃskuakiñ da eurÃxa, llueve en forma de barras de lluvia” Iz ArOñ. “Zaldizko ederrak heldu dira (G-azp, AN-gip), zaldizkoekin ari du (B), euria zaldizko(e)kin ari du (AN-gip), elementuak zaldizko(e)kin ari du
Horretaz gain, denok ezagutzen dugun esanahia ere badu:Â zaldiz dabilena; zaldi gainean ibiltzen trebea dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) caballero, -a; jinete, caballista (2) chaparrón, aguacero; cortina de agua
fr (1) cavalier, écuyer, -ère (2) colonne de pluie
en horseman
Zaldizkoak zein ederrak etxeko berotik begiratzeko; kanpoan, ordea, aterkiak ere ez zaitu babestuko zaldizkoetatik.
Eneko Bidegain
Idazle eta Mondragon Unibertsitateko irakasle
leire 11:14 am on 2011/02/25 Permalink
Oso polita burura dakarren irudia. Ez nuen adiera horrekin ezagutzen!
Maite 11:50 am on 2011/02/25 Permalink
Nik ere ez nuen ezagutzen eguraldiarekin lotutako adiera hori. Zoragarria iruditu zitzaidan atzo Enekok esan zidanean. Zaldizko hitza, Leire, nik atsotitz honekin lotzen dut. 🙂
“Oinezkorik nahi ez, zaldizkorik etorri ez.”
leire 12:32 am on 2011/02/26 Permalink
Zelan gustatzen zaidan esaera zahar hori! Eta askotan egia biribila da!