zarrastelkeria

iz. Zarrastela denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat hartua. Hemendik hara doazenak ez dira zarrastalkerian bizi. Zelan bestela diruak egin hain urte gutxitan? (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.

[xahupena]: xahupen Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es despilfarro, derroche (con sentido peyorativo)
fr gaspillage
en (result) waste, overspend
port esbanjamento

Entzun:

Ugaritasunaren adarra, zarrastelkeria, ustelkeria, zer ez.  [Kuskue tanden, Iñaki Iñurrieta (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Eta umekeria iruditu zitzaidan, berehala, harlandu haien garraiobideari buruz arestian sentitu berria nuen harridura: arranpak antolatuko zituzten, noski, eta haietan barrena goraino eramango harritzarrak herrestan: hura bai giza indarraren zarrastelkeria ergela, primitibokeria itzela, gero. [Homo Faber, Max Frisch / Joxe Austin Arrieta (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Energia gehiago, kontsumo handiagoa, zarrastelkeria handiagoa, eta segi horrelaxe bazterra jo arte… [Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabala (Susa, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

zarrastalkeria (Irudia: higienedemocratica.es)