zarratatu

ad. zarratatu, zarrata, zarratatzen. 1 da/du ad. Gip. eta Naf. Urratu. Ik. zarrastatu; tarratatu. Jesus hiltzean, Jerusalemeko tenpluko pareta goitik behera estaltzen zuen oihala zarratatu zen. Jantzirik zarratatu gabe. 2 da/du ad. Irud. Tximista luzeek iluna argitzen dute, haizea zarratatuz. Umezurtz gelditzeak zauritzen zidan arima, zarratatzen bezala bizia. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

zarratatu (G-bet-nav, AN), zarratiatu (G-to). Ref.: Bon-Ond 157; A (zarratatu, zarratiatu).

Rasgar(se), desgarrar(se). “Rasgar una tela, un papel” A. Jesus iltzean Jerusalemgo Elizako pareta edo orma goittik bera estaltzen zuan oiala zarratatu zan. Inza Azalp 70. Ene, gogoan min ematen dit, illeordedun gizatzar bateri entzuteak bere biotza zarratatzen ari dala. Amez Hamlet 90. Gauaren gogorkeriak bota du barren-soroan azkazal azia […] eta dena […] kimatzen eta zarratatzen asi da. LMuj BideG 100. Zalekeriak zakua zarratatu oi duala-ta. Berron Kijote 217. Hitchcock-en lapurrak aingeru gisa badabiltza paretan gora eta behera edo teilatuz-teilatu jantzirik zarratatu gabe. MEIG I 185.

Hender(se). Tximista luzeek illuna argitzen dute aizea zarratatuz. ‘Fendent’. Or Mi 130. Ta zelaiari berari ere naskaldia eman zion ta goragal pitxatu zan, zarratatu zan. R. Argarate EG 1952 (1-2), 52.

(Fig.). Nere belarriak zarratatu ditu etxekoekiko gaitzen berriak. Zait Sof 194. Orregatik zarratatzen da oiñaze izugarriz, egiak bat autarazi, ta oiturak bestea ez utzarazi. “Discerpitur”. Or Aitork 204. Poz aundi artaz zurtz gelditzeak zauritzen zidan anima, zarratatzen bezala bizia. “Dilaniabatur”. Ib. 236. Nere bururapenak, nere gogoaren errai miñak, zarratatzen dira milla zalapartetan. Ib. 335s.

Sinonimoak: ad. G-N

[urratu]: tarrat egin, urratu, tarratatu Ipar., zarrastatu Ipar./Naf.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es du ad. (G/GN) rasgar, desgarrar
fr déchirer, arracher
en tear, rip,
port rasgar, lascar

Galtza zarratatuak janztea gustuko du.

zarratatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)