zeharo

adb. 1. Izenondo edo adberbioari dagokiola, haren maila altuenaren adierazlea. Ergela zara zu, zeharo gainera. 2. Aditzari dagokiola, adierazten duen ekintza izan daitekeen neurri handienean gertatu dela edo azken mailaraino burutu dela adierazten duen hitza. Zeharo erotu zen. 3. (zah.) Zehaztasunez. Egia honen argibidea zeharo ikusi nahi duenak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: adond.
[xeheki, xehetasunez]
zah. doi-doi(a), ipi-apa, xehe-xehe, zehatz, zehatz-mehatz, zehazki, zehazki-mehazki, zehazkiro, xeheki Ipar. jas., xeheroki Ipar. g.e., xehero Ipar. zah.
[osoki, guztiz]
alde batera, bete-betean, betean, ederki, ederto, erabat, guztiz, hagitz, oso, oso-osorik, osoki, osorik, osoro, txit, alde bat Ipar., anitz Ipar., arras Ipar., arrunt Ipar., biziki Ipar., net Ipar., tinketz Ipar., osotoro Gip., txoil Naf., osotara jas., guztiro g.e., soberanoki Ipar. g.e., tint Bizk. g.e., betero zah., alde guztiz Ipar. zah., beteki Ipar. zah., konplituki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) totalmente, absolutamente, del todo, completamente, enteramente (2) (zah.) exactamente, claramente
fr totalement, complètement, absolument
en entirely, totally, completely

Batzuetan iruditzen zait lerro hauetan aurkitzen dudala nire bidea eta, bestetan, hementxe galtzen naizela zeharo, hitz alfer hauen artean. [Mutuaren hitzak, Hasier Etxeberria (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)