zelatatu

ad. du ad. Norbaiti begira egon, bera konturatu gabe, egiten duenaz jabetzeko. Noizbait zelatatu ditut eta ikusi eskaleei artoa ematen eta eskuan muin egiten. Etsaiak zelatatzen. || Gure urrats guztiak zelatatuko ditu. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

1 zelatatu.

1. (G, AN, L, B, BN ap. A ; SP, Urt II 439, Lar, Añ, Dv, H; -tau V ap. A ), zeletatu, zalatatu (H). Espiar; acechar. “Acechar” , “atisbar”, “zelar” Lar y Añ. ” Zelatatzea, barrandatzea, goaitatzea” HeH Voc. . ” Mintzo gaitzin apal; nork daki zelatatuak bagara ere? (B)” A. Orduan baitira [usoak] ihiztariez ere zelatatuak, barrendatuak eta guardiatuak. Ax 343 (V 228). Gure urrats guziak zelatatukoitu. SP Phil 428 (He 433 zelatatu). Bertzeren bizitzearen zelatatzen, sondatzen eta miratzen iartea. Ib. 350. Hortakotzat zelatatzen zituzten arthoski haren hurrats guziak. Lg I 230. Zelan dendatuten dirian [azerijak] zelatetako, bidiak ebagiteko, samapeti oratu ta itoteko. Mg PAb 110. Nos bait zelatau ditut [seme alabak], ta ikusi artua emon ta eskuban mun egiten eskale gaixuari. Ib. 105. Zelatatatzeko bialdu zituzten gaizki esalleak […] itzen batean arrapatzeko. Oteiza Lc 20, 20. Eta hurbillduz musua, / badauka zelatatua / hatsaren yalgi lekhua. Gy 167. Gelan sartu zan eta bere etsaiak zelatatu zuten, eta belaunikatuta zegoan tokira sartu zitzaiozkan. Lard 321. Berrogoi gizon baino gehiago badire Paulo zelatatzen dutenak. Dv Act 23, 21 (Lç zelata diaudek). Zelatatuaz, eta alegiña egiten egiten aren aotik irteten zan itzen bat arrapatu eta akusatzeko. Brunet Lc 11, 54. Oetako batek zelatatu zuan gau btez. Bv AsL 153. Jesus zeletatzen zuten, non eta zertan hutsean atzemanen zuten. Lap 234 (V 105). Naiz guardak zelatatu azariyak bezela zuluetatik. Iraola 38. Jostatu ordez, [gabeukatzaren] igikuntza estalgetu ote dezaken kutxaren zirrikituetarik zelatatzen du. Zink Crit 14. Geldiro ta begi erne zelatatu zun etxe-ingurua. TAg Uzt 164. Bere menpekoak uri aundian eginbarri dituan ezagupideak artez zelatau ditualako. Erkiag BatB 132. Gerra giro onek, errezeloa ta susmo txarra errez pizten ditu, ta guziok alkar zeletatzen bizi gera. NEtx LBB 80.
“S’étirer (un animal)” Foix.
2. Cumplir, guardar. Zeletatu badute ene hitza, zelatatuko dute ere zuena. TB Io 15, 20 (Lç, Leon begiratu, LE guardatu, Or eutsi, Ker bete).

2 zelatatu. Ensillar (?). Nik behar diket ehun mando, / manduak urrez ferraturik, / munduz mundu ebilteko, / kukuso bat zelataturik. // Kukuso hura ezarriren dit / manduen aitzinian, / eta nihau bragaturen / mundu ororen artian. AstLas 14.

Sinonimoak

[zelatatu]: barrandatu, espiatu, zelatan ibili, zelatan egon, zelatan izan (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es du ad. acechar, espiar, vigilar, escudriñar, observar, velar
fr du ad. surveiller, veiller, épier, guetter, espionner
en du ad. to spy on, to watch, to lie in wait for, to keep under surveillance
port du ad. espreitar, emboscar, vigilar, vigiar

Irekita zegoen, eta barnealdea zelatatu zuen begiradaz. [Iruzurgilea, James Cain / Xabier Olarra (Igela, 2002)]

zelatatu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)