zinkurin

iz. 1. Kexa; hasperena. 2. Negar-zotina. • zinkurin-mingurin. 1. Gehiegi eta arrazoirik gabe kexatzen dena. 2. (pl.) Arrazoirik gabeko kexak.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
1 hasperen, intziri, auhen.
2 arrangura, atsekabe, nahigabe, bihozmin, intziri, hipa, negar-zotin, zizpuru, kexa. atsegin, plazer

zinkurin(a)ka: intzirika, hipaka, negar-zotinka, zizpuruka, kexaka

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es queja, quejido, lamento; suspiro; sollozo
fr soupir, gémissement, plainte, murmure
en moan, groan; sob; sigh
port queixa, lamúria, queixume; suspiro; soluço

Hitz honi tiraka:

zinkurin-minkurin, zinkurina-mingurina, zinkuri-minkuri

1. (Sust.). Queja, lamento. Debriak eroan du zühürtzia. Berriz ere entzünen dügü karraska ederrik, zinkhuri-minkhuri hunik. ArmUs 1903, 12. Han-hemenka, zinkurina-mingurina zenbeit goiti-beheiti, emeki bada emeki, herrietako apez guziak lotu dira sail berriari. Othoizlari 1965, 15.

2. zinkulin-minkulin (BN-baig ap. A). (Adv.). Melindrosamente, con afectación. “Zinkulin-minkulin duzu hori (BN-baig), ese está haciendo mañas” A (s.v. zinkulin). Ez du balio zinkulin-minkulin mila elhe banoren erabiltzea: ez dute ukhanen, ez badute berek behar dena egiten. SoEg Herr 14-7-1955, 1.

3. zinkulin-minkulin. (Adj.). Melindroso, delicado. Ez ditu gure populuak behar, oraiko egunean, gidari lehun, irri-mirri edo zinkulin-minkulin batzu, bainan izpiritu erneko eta gogorreko gizonak. Herr 30-7-1964, 4.

Entzun:

Datu argigarriak eman zituen Kike Amonarrizek herenegun arratsean Tribuaren berbak saioan. Munduko 7.000 hizkuntzen artean, euskara ez dago batere postura txarrean, ia milioi bat hiztunekin. Badakigu, bistan da, frantsesaren, gazteleraren eta ingelesaren erdian itota bizi dela euskara, baina produktiboa dea beti zinkurinaka aritzea?  [Anitz gara, Eneko Bidegain (Larrepetit, 2013-11-15)] (Berria.info)

zinkurinaka (Wikimedia Commons)