eskola

iz. 1. Zerbait irakatsi eta ikasten den lekua; bereziki lehen irakaskuntza ematen den ikastetxeaz esaten da. Eskola-lagunak. Eskola-liburua. 2. Eskolan ikasten dena, jakituria. Eskola gutxiko gizona. 3. Irakasle batek gai jakin bati buruz ematen duen irakaskuntza-saio bakoitza. Kimikako eskolak ematen ditu unibertsitatean. 4. Maisu edo maistra baten gidaritzara biltzen edo doktrina edota estilo berari jarraitzen zaizkion idazle, artista, pentsalarien multzoa. Sarako eskola. Rubens-en eskola. 5. (hed.) Jakituri edo irakaskuntza-iturburua. Bizitza da eskolarik onena. • ama-eskola. (Ipar.) Haurtzaindegia. || eskola berri. PEDAG. Ardatz nagusitzat haurra izanik, metodo aktibo eta ez-inposatzaileak erabiltzen dituen eskola. || eskola jainkotiar. Eskolapioa. || eskola-porrot. Ikasketetan atzera gelditzea. Hainbat faktorek eragiten dute, eta porrotaren kasurik larriena, ikasketak bertan behera uztea izan ohi da. || gau-eskola. Ohiko lanorduetatik aurrera irakasten duen erakundea; bertan ematen den eskoletako bakoitza. || lanbide-eskola. Lanbide-heziketako ikastetxea. • ESKOLA(K) EMAN. Gai jakin bat irakatsi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:  iz.
[ikastetxea] : ikasleku, ikastegi, ikastetxe, irakastegi, kolegio, eskolategi g.e., haztetxe g.e., irakastetxe g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) [ikastetxea] escuela (2) instrucción, educación, estudios; tablas, desenvoltura (3) clase (4) [doktrina; jarraitzaile-multzoa] escuela, corriente (5) enseñanza, doctrina, ejemplo (6) (pl.) estudios
fr (1) [ikastetxea] école (2) éducation, études (3) cours, classe (4) [doktrina; jarraitzaile-multzoa] école, courant
en (1) [ikastetxea] school (2) knowledge; teaching; education; training; studies (3) class, course (4) [doktrina] teaching
port (1) escola (2) instrução, ensino, educação (3) aula (4) escola, corrente

Entzun: