zirrara

iz. Barne asaldua, oroitzapen, grina edo sentimen batek eragina, zurbiltzea edo gorritzea, bihotz taupadak bizkortzea, edo bestelako ondorio nabariren bat dakarrena. Zirrara ilun bat sumatu zuen Joanak. Zirrara batek astindu dit barrena. Su ezkutu baten zirrara sentitu zuten. Gogoan dut oraindik, hura irakurtzean hartu nuen zirrara. Ilunabarrak eta udazkenak zirrara ezti-mingotsa zabaltzen digute bihotzean. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

zirrara. Tr. Documentado en textos meridionales del s. XX. La forma más usual es zirrara. Hay zirrada en N. Etxaniz y xirrara en Ugarte.
1. zirrada, xirrara. Estremecimiento, emoción, escalofrío, impresión. En DFrec hay 8 ejs. de zirrara.  Aien mataillak maite larrosaz gorritu ziren, eta biek batera, su izkutu baten zirrara beroa senti zuten. Or Mireio (1930). F. Mistralen obraren itzulpena. “>Mi 21. An inon baino obeki, / esanak du muina, / uso-egal-dardaraz / zirrara diguna. “Impresionándonos” . Or Barne-muinetan (1934). “>BM 94. Maiteren burutik dator / biotzeraiño zirrara. “Impresión” . Or Euskaldunak (1934). “>Eus 76. Erromes jendea, zirrara ta ikara, / barkapena-eske aien oñetara. SMitx Arantzazu. Euskal-sinismenaren poema (1949). “>Aranz 174. Zer ametsondoa! Alako zirrara eragin zidanan nere izate osoan. Or Quito-n arrebarekin (1950). “>QA 196. Bizkar-ezurrean gora ikaragarrizko zirrara eragiten zigun tarteka-tarteka doñu ukigarri arek. Lek Santa Clara”ren kanta zahar bat (1955). ‘”>SClar 104. Barruan alako irrista edo zirrara ebilkigun alderen alde. Erkiag Arranegi (1958). “>Arran 10. Zirrara zorrotz bat ene baitan / irauli zan, aparretan, / iduriz uhiñak aitzetan. Erkiag in Onaind MEOE 712. Eta Izeta izena ikusi dudanean, zirrara batek astindu dit barrunbea. Txill Leturiaren egunkari ezkutua (1958). “>Let 42. Ikuskizun onen aurrean nork eztu sentitu biotzean zirrara gozoa. Vill Kristau fedearen sustraiak. I. Jainkoa (1962). “>Jaink 40. Arek bai azaltzen ditula ederki arimaren barru-oarpen, zauskada ta zirrara esangaitzak! Onaind in Gazt MusIx 150. Ostroak arpegira zetozkion Juanari, ta berriro Basaburuko leioan, ezkon-bezperako gabean, nabaitu zuan zirrada bera berritzen zioten. NEtx Lur berri billa (1967). “>LBB 22. Argiaren lertzeaz batean, mendi gandorrak nabartu zirenekoxe, zerupe oskarbitik aize xirrara giligarriak esnaeraziaz zekarkin lurtarren egoera nagia. Ugarte On Egiñaren Obaria (1972). “>Obaria 131. Tamalgarria. Barruan sortu / oi da olako zirrara; / alabaña gu ortik asago / eroki igitu oi gara. Atutxa Mugarra begiraria (1969). “>Mugarra (ap. DRA). Ilunabarrak, udazkenak, eta gau-neguen itxuraren azpian izkutatzen zaigun heriotzeak, zirrara ezti-mingotsa zabaltzen digute bihotzean. Mitxelenaren idazlan hautatuak (1972). “>MIH 319. Gogoan dut oraindik, Bladi Oteroren itzulpenak irakurri nituenean hartu nuen zirrara. Euskal idazlan guztiak (1988). “>MEIG V 133. Musika-zirrara somatuko du, Shuberten “Rosamunda” aditzerakoan. Euskal idazlan guztiak (1988). “>MEIG IX 141.
2. Destello, brillo.  Meatu bedi, argi biur bedi, itzungi bedi, Iainko-zirrara besterik uzten ez digula, Gizon eta Iainko batean urturik bezala. Or Quito-n arrebarekin (1950). “>QA 165. Ikusmenaren organuak bearko du eter delako orren zirrarak atzemaiten azkarra izan. Vill Kristau fedearen sustraiak. I. Jainkoa (1962). “>Jaink 66.
3. Temblor.  Egun osoan, orbelen zirrada nabaitu zuan andre gazteak eta gau artan etzuan berealakoan lorik artu. NEtx Lur berri billa (1967). “>LBB 24. Ahotik belarrira eta belarritik barrenago zabaltzen diren uhin eta zirrarekin. Euskal idazlan guztiak (1988). “>MEIG VI 118.
ZIRRARA EGIN. Estremecer, emocionar, impresionar.  Au aditzean, biotzak zirraraegin zion Don Karlosi. Or Santa Cruz apaiza (1929). “>SCruz 129. Au entzuteak arrotzari zirrara (impresión) ikaragarria egin zion. Etxde AlosT 44. Izan ere, ikaragarrizkoa izan da urratsok egin didaten zirrara. Etxde JJ 112.
ZIRRARA EMAN. Estremecer, impresionar. Zirrara eman diot nik nere buruari: au marka! Txill Leturiaren egunkari ezkutua (1958). “>Let 96. Zirrara sakona eman dit zure deiak, eta oraindik maite zaitudala ikusi dut. Txill Let 136.
ZIRRARA-ERAGILE. Emocionante. Zirrara-eragille / beti zure gaia. Beranduko birigarroa (1998). “>Zendoia 232.

Sinonimoak: iz.

[barne-asaldua]: emozio, hunkipen, inpresio, zauskada Heg., birlore Bizk., zarrada Bizk., mugidalda neol., inarrospen g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. emoción, sensación, impresión, conmoción
fr iz. impression, sensation, émotion, secousse, commotion
en iz. emotion, excitement, sensation, impression
port iz. emoção, impressão

Zirrara batek astindu dit barrena.  (Hiztegi batua)

zirrara (Argazkia: weheartit.com)