zizelkatu

ad. zizelkatu, zizelka, zizelkatzen du ad. Zizelaz landu; harrian edo zurean irudi edo forma bat eratu. Loreak eta beste irudi txiki asko marmol harrian zizelkaturik. || Harreman hura oroimenean zizelkatua geratu zitzaidan. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

zizelkatu. Esculpir; grabar. v. zizelatu. Lora onetan auxe zizelkatuko dozu: “Jaunari eskiñia”. Ker Ex 28, 36 (BiblE zizelkatu; Ur moldatu, Dv bernuzatu, Ol idatzi, Bibl zizelatu). Artistak idatzi, pintatu, zizelkatu egin behar du, soil soilik idazten, pintatzen eta zizelkatzen dunari bakarrik begiratuz. PPer Harrip 91. Hango harri zizelkatu batek dion bezala. Larre ArtzainE 277. Gizonak zizelkatzen ari duen ahaleginak ez du artean ezer adierazten. MEIG IX 133 (en colab. con NEtx).

Sinonimoak: ad.

    [bernuzatu]: gubiatu, bernuzatu Ipar., irarri, grabatu g.e., otailutu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) du ad. tallar, esculpir; cincelar (2) du ad. (Teknol.) tallar
fr du ad. ciseler, sculpter
en du ad. [egurra] carve; [harria] to sculpt; [diamantea] to cut
port du ad. talhar, entalhar, esculpir

Euskara batua, zizelkatzeko premian

Lehen eguna egin du Euskaltzaindiaren biltzarrak. Euskara batuaren ibilbide historikoa aztertu dute, eta esparruz esparru zer egoeran dagoen. Oinarria sendo jarria du estandarrak, baina baditu oraindik bideratu gabeko auziak ere, adituen esanetan. Aurkezpen eguna izango da bigarrena: Euskaltzaindiaren webgune berriarena eta Euskara Batuaren Eskuliburuarena.

 [Euskara batua, zizelkatzeko premian, Garikoitz Goikoetxea (Berria.eus, 2018-10-04)] (Ereduzko Prosa Gaur)

zizelkatu (Argazkia: Euskaltzaindia)