zoramen

iz. 1. Poz guztiz handia edo neurriz gainekoa. 2. Egoera edo gertaera nahasia, menderaezina.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) bozkario, aztorapen, txundidura, lilurapen, lilura, pozaldi (2) eromen, zorotasun, erotasun, nahasmendu, zoramendu, erogo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) alegría, alborozo, exultación (2) locura, confusión
fr (1) bonheur, enchantement, extase (2) affolement, désordre, confusion
en (1) happiness, merriment, joy (2) madness, confusion

[…] eta egun guztia demandan eta elkarri min egiten ematen dutelako, edo dagoeneko itzali delako hasieran zoratzear jarri zituen su hura; izan liteke, halaber, errutinak, monotoniak, lanak edo nekeak harremana monotono eta hits bihurtu dutelako, interes eta ilusiorik gabea, edo guregan maitasun zoramen hura piztu duen beste pertsona bat agertu delako… [Sexua noiznahi, Luis Elberdin (Gaiak, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)