zortzidun

adj. eta iz. MUS. Eskalako ondoz ondoko zortzi notak osatutako bitartea. Zortziduna osatzen duten bi soinuek izen bera dute eta altuenari dagokion uhinaren maiztasuna baxuaren bikoitza da. (Harluxet hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian

zortzidun. “Octava, composición poética” Lar.

Wikipedian:

Zortziduna eskala diatonikoaren ondoz ondoko zortzi notaren arteko bitartea da. Goiko notaren uhin-maiztasuna behekoaren bikoitza da. Zortziduna osatzen duten bi notek izen bera dute, eta zortzidun desberdineko izen bereko notak bereizteko zenbait sistema erabiltzen dira.

Bi frekuentzien arteko zortzidunen kopurua logaritmo bitarraren erabileraren bidez kalkula daiteke. Horrela, adibidez, giza belarriaren bidez entzun daitezkeen frekuentzien tartea 20 Hz-tik 20.000 Hz-ra bitartekoa bada, tarte horrek hartzen duen zortzidunen kopurua honako hau da:

Irakurri sarrera Wikipedian: zortzidun

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es adj./iz. (Mus.) octava
fr adj./iz. (Mus.) octave
en iz./izond. (Mus.) octave
port adj./iz. (Mus.) oitava

Testuinguruan

Goiko zortzidun batzuen txorrotxioz eta beheko zortzidun sakon azkendari batez amaitu zen pieza. [Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro (Alberdania, 1999)]