zurruburru

iz.  1 iz. Ipar. Nahasmena, nahaspila, istilua. Mundu honetako zurruburruak. Nagusi eta langileen arteko makur eta zurruburruak. 2 adj. Ipar. Nahaspilatsua; askotarikoa. Oroitzapen zurruburruez mihia trabatua. Ile-mozle, tindatzaile, musikari, dantzari, ostalari, kazeta-egile, horra zer ofizio zurruburruak dituzten frantses umeek Amerikan. 3 iz. Ipar. Garrantzi gutxiko lan edo zeregina. Abeltzain, eta laborari etxeetan mutikoek egiten dituzten beste zurruburru batzuetan aritzen zen. 4 iz. Ipar. Balio gutxiko gauza. Ik. huskeria. Bazen han oihal, zatar, oinetako urratu eta bertze holako anitz zurruburru. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

zurruburru iz. Ipar. [nahasmena]: botiga, lardaskeria, nahasi-mahasi, nahas-mahas, nahasmen, nahaspila, nahaste-borraste, zilibokata Ipar., nahasturia Naf., broia Zub., kaka-nahaste beh., saltsa beh., zaramatika g.e., endredo Heg. beh., nahastura Ipar. g.e.
zurruburru izond. Ipar. [nahaspilatsua]: nahaspila, nahaspilatsu

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (Ipar.) confusión, barullo, desorden (2) iz. Ik. zurrumurru (3) iz. (Ipar.) confusion, brouille
fr iz. (Ipar.) confusion, brouille
en iz. confusion, mess
port iz. confusão, barulho, zoada

Aire hotzak on egiten zion eta buruko zurruburruak emeki emeki zuzentzen. [Poto, Pantzoa Irigarai, Maiatz, 2010] (Egungo Testuen Corpusa)

zurruburru (Gaurko Hitza, Domeinu Publikoa)