zurrumurru

iz. 1 iz. Hots arina. Ik. marmar. Ur xirripak egiten duen zurrumurrua. Berba zurrumurrua entzun zuen. Gizonezkoen zurrumurrua eta noizean behingo eztulen bat. 2 iz. Ahoz aho dabilen berria, zehaztu eta egiaztatu gabea. Zurrumurrua zabaldu. Zurrumurru zital bat barreiatu da bazter guztietan. Beste adiskideren bat ba ote zuen zurrumurrua bazebilen mingain-luze batzuen artean. Zurrumurru hori egia izan zitekeen. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

Sinonimoak: zurrumurru iz.

[marmarioa]: firfira, marmar, marmariza, murmur, txutxu-mutxu, xuxurla, erasia Ipar., gurgur Ipar., marmara Ipar., murmurika Ipar., alamen Bizk., marmario Gip., surmur Gip., murmuzika Zub., murmurio g.e., murmurazio zah.

[berri egiaztatu gabea]: erausi, esamesa, zeresan, amen-omen Ipar., elepide Ipar., errankizun Ipar., erran-merran Ipar./Naf., ipuinberri g.e., iruzkin g.e., zizka-mizka g.e., eleberri zah.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. murmullo, rumor (2) iz. rumor, murmuración, chisme, comidilla
fr (1) iz. [hots xumea] rumeur, murmure, chuchotement (2) iz. [esamesa] cancan, ragot, fable
en iz. rumour (Br); rumor (Am)
port (1) iz. murmúrio, sussurro (2) iz. rumor

Beste adiskideren bat ba ote zuen zurrumurrua bazebilen mingain-luze batzuen artean. (Hiztegi Batua)

zurrumurru (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)