Nire bihotzeko laztanari

Nire bihotzeko laztana:

Gauero, nire ametsetan murgildu baino lehen, zu zara nire pentsamenduak lotarazten dituena. Zurekin pasa ditudan momentu eder haiek gogoratuz, gaueko paradisuan barneratzen naiz. Paradisu honetan gure arteko harremana lehengo egoeran ikusten dut, soilik lagun moduan baina gaur egungoarekin konparatuz altxorra dela lagun izatea konturatu naiz.

Ondoan zintudanean beste pentsamendu batzuk nituen, baina pentsamendu horiekin urruntasuna bakarrik lor nezakeen. Eta hala izan da, ez nuen ikusten aurrean nuen altxor hura, nik kaxa osoa nahi nuen. Begiak itxiak nituen, zuk nire bihotzeko taupadak kontrolatzen dituzun moduan, nire begiak itsutu zenituen. Ez da zure errua, horrelakoa da maitasuna. Baina maitasuna ez al da gauza polit bat? Hori fikziozko irudietan bakarrik ikus daiteke, errealitatean kontrola ezin dezakezun sentimendu bat da. Honek printzea aukeratu eta zeharo itsutzen zaitu. Edozer gauza egiteko prest aurkitzen zara kaxa lortzearren, baina inongo posibilitaterik ez dagoenean, lurrera jausten zara zure hego apurtuekin. Nik bide hori aukeratuz, zure urruntasuna lortu dut.

Pentsatzen jarriz, agian, ez maitatzea izango al da konponbidea?? Esatea errazegia iruditzen zait, baina zu ahazten saiatzen naizen bakoitzean, lehengo irudiak berriro ere gorputz osoan zehar barreiatzen dira. Eta, lehengo moduan, zuk nire pentsamenduak lotaraziz, gezurrezko maitasunaren bila abiatzen naiz.

Comments { 0 }

EGAÑAK BERE LAUGARREN TXAPELA DU ESKUETAN

Egaña bere 4. txapelarekin Aurreko igandean, goizeko saioaren ondoren, arratsaldekoaren erdian, azkenean, iritsi zen Barakaldon guztiok eta komunikabideetatik saioa jarraitzen zuten guztiak ere itxaroten ari ginen liparra; bi finalisten izenak esango zituzteneko unea. Lehenengoa, abedearen arabera, argi zegoen bertsolariaren izena ahoskatu zuen aurkezleak, Egaña hain zuzen ere. Hurrengoa, bigarren finalista, Iturriaga izan zen eta, egia esan, ez nuen espero bera izango zenik Andonirekin batera txapelaren bila joan zena. Ez espero ezta nahi ere! Beno, ez zitzaidan gehiegi axola, baina nire barnean zerbaitek esanen zidan Amets nahi nuela oholtza gainean ikusi.

Azkenean, Unai eta Andoni buruz buru ikusi izan genituen eta, nola ez, zaharrenak eskuratu zuen garaipena. Argi geratu zen, lau txapelketa irabazi ostean, bertsolarien errege dela. Hasierako agurrean ere ohartarazi zigun ez zela tablatura igoko jolastera, irabaztera baizik.

Hirugarren, txapelketako neska bakarra, Maialen Lujanbio, izan zen, eta, egia esan, nire uste apalean, nahiko bertso tristeak bota zituen. Laugarren, Maialeni bizkarra zapalduz, Amets Arzallus geratu zen.

Hau guztia gazte euskaldunak nabarmendu ginen ingurunean gertatu zen, betiko Barakaldo atzean utzirik. Eta gazte euskaldunak izan ginela diot, Egañak bere azken bertsoetako batean honako hau aipatu zuelako: euskaldun izateko lehenengo baldintza euskaraz mintzatzea da.

Txapelketari buruzko informazio gehiago nahi baduzue:

Goierriko hitzan

Bertsolari txapelketako webgunean

Comments { 2 }

Olentzero euskaldun!

Urtebete pasa da Olentzero jaunak azkenekoz bere opariak gure etxeetan utzi zituenetik, eta orain urtebete izan zen ohartu nintzenean. Olentzero ez al da euskalduna? Galdera inozo bat dirudi, ezta? Bada, ez pentsa. Nik, behintzat, lepoa jokatuko nuke iaz ume gehienek jaso zituzten opariek erdarazko argibideak eta erdarazko egiturak zituztela.

Nahi edo ez, onartu beharra dago oraingoz, behintzat, beti egongo direla gaztelerazko jostailuak gure etxeetan, baina horrek ez du esan nahi ateak itxi behar zaizkienik gure herriko objektuei. Ziur nago olentzero asko puzzle baten bila joan, behar duten adin tarterako dela ikusi eta polita den edo ez begiratu orduko erosten dutela, buelta gehiagorik eman gabe , euskarari inongo garrantzirik eman gabe.

Euskara Patronatuak izugarrizko lana egin du aurten. Gabon hauetan, euskarazko produktuak aintzakotzat har daitezen euskarazko pruduktuen katalogo bat kaleratu du. Hau Euskal Herri osoan banatua izango da, denera 220.000 ale banatuko dira.

Katalogoaren helburuak

-Aisialdian ere euskara erabiltzea:
Haurraren aisialdia oso garrantzitsua da. Euskaldun oso izateko euskaraz jolasean ibili behar du haurrak.

-Euskarazko produktuen eskaintza ezagutzera ematera:
Askotan ez da jakiten zein produktu eskaintzen diren euskaraz: Euskaraz zer dago, ba?

-Euskarazko produktuen merkatua dinamizatzea:
Euskarazko produktuen eskaera handitzea. Eta, jakina, eskaera handituz gero, kate beretik etorriko da eskaintza handitzea ere.

Argazkian ikus daitekeen bezala, ez daude jostailuak bakarrik salgai; aldizkariak, musika… ere aurki daitezke. Beraz, begirada bat eman nahi izanez gero, argazkian klikatu eta katalogoak eskaintzen dituen produktu ezberdinak ikusi ahal izango dituzue.

Ni ez naiz inor zuei esateko zer erosi eta zer ez, baina bai eskatu nahi nizueke bila zabiltzaten hori euskaraz lortzea posible bada, hura lortzen saiatzea. Euskal Herri euskaldun bat nahi badugu, eremu guztiak euskaldundu beharko ditugu, eta jostailuak euskaraz egon badaude, beraz, anima zaitezte eta, ahal denean, behintzat, gure hizkuntzean daudenak erosi!

Gabon zoriontsuak denoi!! Eta urteberrion!

Comments { 0 }
-->