Zentzugabeko legeak

zentzugabekeriakGuztiok dakigu legeak errespetatu egin behar direla eta errespetatzen ez badira isun bat jaso dezakegula. Agian, askotan hainbat lege aldatzeko gogoa izaten dugu, zentzurik ez dutelako edota beste hainbat arrazoirengatik. Baina hainbat herrialdetako legeak irakurtzen hasi naizenean, batzuk lotsagarriak (eta barregarriak) direla ohartu naiz. Nongoak izan behar eta gehienak Estatu Batuetan sortutako legeak dira!

Lege aldrebes asko daudenez, batzuk baino ez dizkizuet aipatuko. Adibidez:gidaririk ez duten autoek ezin dute 60 milia orduko abiadura hartu. Eta 60 milia ordutik behera badoa autoa? Orduan, bai? Californiako egundoko beste lege bat hau da: 500 dolareko isuna jasoko du hiriaren inguruan lehergailu nuklear bat leherrarazten duenak. Beraz, Bin Ladenek Californian burutuko balitu atentatuak, milioika dolar ordaindu beharko lituzke eta kito. Estatu honekin amaitzeko, badirudi elur asko ez duela egiten bertan, debekatua baitago errepidean gatza botatzea.

Harrigarriak iruditu zaizkidan lege gehiago Missourin aurkitu ditut. Bertan, adin txikikoek ezin ditzakete pistolak eskuratu; eskopetak, ordea, bai. Eskopetek kalte gutxiago edo egingo dutelakoan daude missouritarrak edo zer demontretan ari ziren pentsatzen hau asmatzerakoan!! Lege zentzugabe hauekin jarraituz, hemen doa beste bat, Missurikoa hau ere: legez kanpo dago ume bat izutzea, baina nor izutuko da lehenago umeak besapean eskopeta bat badu? Haurrez hitz egiten ari garela, aipagarria da ezinezkoa dutela pospolo eta pizgailurik erosi edo izan; aldiz, tabakoa eta liatzeko papera, zigarroak egiteko, erosi edo eduki dezakete. Zer egingo dute bi gauza horiekin, puzzleak?

Nik txikitatik entzun dudan eta betidanik gustatu izan zaidan esaldi bat hau da: debekatuta dago debekatzea. Baina denok dakigu guztion arteko harremanak onak, edo minimoki onak, izan daitezen lege edo arau batzuk bete behar ditugula, hau garrantzitsua da, zalantzarik gabe. Aipatu ditudan lege zentzugabe hauek ez dut uste harremanak asko hobetzeko balioko dutenik, ezta? Eskatu beharko genukeena hau da: legeak sortzen dituztenak zentzu apur batekin egitea!

Comments { 1 }

ADI!!!!!!!!!!

trafikoaGero eta gehiago dira euren biziak errepidean uzten dituztenak. Horregatik, gaur, Aste Santuko oporrak amaitzera doazela jende askorentzat (guretzat, eskerrak, oraindik ez), artikulu honen bitartez gogoratu nahi dizuet autoa ez dela jostailua eta kontuz ibili behar dela; izan ere, urtero ehunka pertsona hiltzen dira errepideetan eta beste asko betiko lesionaturik geratzen dira. Azken egun hauetan komunikabideetan etengabe aipatzen ari diren kopuruak entzutea besterik ez dago!

Zenbait neurri hartu behar da kontuan autoarekin ibilbide luze bat egin baino lehen. Lehenik eta behin, autoari errebisio bat egin behar zaio zerbitzugune batean edo norberak ere egin dezake (olio kantitatea begiratu, motorreko ura, frenoetako ura… ). Beste alde batetik, gurpilen presioa eta marrazkia begiratu behar dira, beti ere, ohar guztiak kontuan hartuz eta, azkenik, ondo deskantsatu behar da, oso nekagarria baita autoa denbora luzez gidatzen egotea eta, noski, bi ordu igaro ostean, ordu erdiko atsedena egin behar da gorputzak indarrak berreskura ditzan.

Beraz, zuetako asko bueltarako prest egongo zarete. Bada, kontuz!! Abiadura zaindu! Azkarregi joatea oso arriskutsua da eta, gainera, ertzaina ere hor egongo da isunen bat jarri nahian…

Ondo izan eta buelta gozoa izan! 🙂

Comments { 0 }

Munduko gizonik altuena

altuenaDuela egun batzuk munduko gizonik altuenaren berri izan nuen. Urtero egiten dira honelako sailkapenak eta aurten ez zen gutxiago izan behar. Gizon hau orain arte ezagutu den gizonik altuena da, haziera naturalez (batzuetan ez omen da berezkoa izaten).

Txinan jaio da eta bere izena Bao Xishun da. 55 urteko gizon honek ikaragarria iruditu zaidan altuera du: 2,36 metro. Medikuek ez dute ulertzen haziera izugarri hau. Bao 2005. urtean Record Guinness liburuan azaldu zen lehen aldiz, eta orain arte ez du inork gainditu bere altuera. Bere tamaina zela eta, saskibaloian jolasten hasi zen eta berak bitxikeria bezala kontatzen du tableroa ukitzen zuela eskua altxatzean.

Baina gizon honentzat bizitza ez da erraza izan. Altuegia zen Shenyang bezalako toki batean bizitzeko eta horregatik bere jaiotze herrialdera bueltatu zen, Chifeng izeneko herrira, 1973. urtean. 30 urte baino gehiago igaro dira, eta harrezkero bere altuera edozein tokitan paseatzeko ausardia izan du. Aipagarri da betidanik XinXing izeneko laguna ondoan izan duela, eta honek arazo guztietan lagun diola.

Gizon honen azkeneko albiste nabarmenena ezkondu egin dela da. Telebistan agertu zen esanez bere altuerarengatik ez zuela emakumerik aurkitzen eta, egia esan, bere kasuan ondo etorri zitzaion. 20 emakume desberdin agertu ziren gizona ikusi ondoren, baina bera batekin geratu zen. Bere izena Xia Shujian da eta berak dioenez, Bao ezagutu zuenean, ez zuen bere altueran erreparatu gizonezkoa oso atsegina iruditu baitzitzaion. Hilabete bat igaro zuen emakume honekin eta denbora gutxi horretan ezkondu egin ziren. Aipagarriena da, neska horrek 1,68 metro neurtzen duela eta, argazkian ikus dezakezuen legez, biak elkarrekin ikustean, izugarrizko aldea dagoela begi-bistakoa da.

Bizitzeko gogoa 55 urterekin iritsi omen zaio Baori; esaten denez, emakume horrek eta bere lagun onenak eragin handia izan dute horretan.

Amaitzeko, esan beharra dago, jende askok bere hazteko modu hori ez dela izan naturala esan arren, azkenaldian egin diren frogetan argi ikusi dela ez duela ezer hartu.

Comments { 3 }
-->