
Gaurko saioan ere bi arau ezberdin errepasatzen saiatuko gara, biak erraz-errazak: Betiko eta honen kideak eta Hori eta, hori edo eta horrelakoen idazkera. Edozein zalantza izanez gero edo ariketak egiterakoan arazoren bat suertatzen bazaizu, galdetu lasai iruzkin bat idatziz. Has gaitezen, bada, gaurko lehenengo arauarekin:
- Beti bezalako denborazko aditzondoen kasuan, tartean –ko dagoenean, aditzondoa + -ko egingo da:
– Biharko,
– Etziko,
– Luzaroko, e.a.
- Horiek dira hobesten diren formak, eta ez
betirakobezalakoak.
Araua osorik.
Bigarren arauaren fiosofia nahiko garbia den arren, badago esparru txiki bat Euskaltzaindiak erabiltzailearen irizpidearen esku uzten duena. Adi, beraz: 
1. Egitura hauetan guztietan ageri diren juntagailuak osorik idatziko dira beti: eta, edo. Batasunerako ez dira ontzat ematen Mirari ta ikusi ditut, eta Horidela-ta etorri dira bezalako esapideak.
2. Egitura agerikoa eta antzematen erraza denean, bereiz idatziko da juntagailua—ondoan koma izan edo ez—, bere garaian Euskaltzaindiak erabaki zuen bezala (hori eta, hori edo, hori dela eta). Adibidez: Hor daude Begoña eta, barrura sartzeko beldur.
3. Perpaus konplexua denean, ordea, beharrezkoa izan gabe ere, aukeran izango du idazleak juntagailuaren aurrean marratxoa ipintzea, testua ulertzeko lagungarri dela iruditzen bazaio (hori-eta, hori-edo, zer dela-eta). Adibidez: Esan didate zuen etxean-edo beste egun batean agertuko direla beharbada.
Araua osorik.

Joan-etorrian ibiltzen den gaia da animaliek pairatzen dituzten tratu txarrak. Mintzagai honek niri bihozmin izugarria ematen dit. Onartezina da.
Gabon jai hauek ospatzera jende ugari joaten da kanpora, opor bidaia bat egitera, familiakoekin elkartzera… Autoaren erabilera asko ugaritzen den garaia da hau mundu osoan zehar, istripu kopuruek gora egiten dute eta hildako eta zaurituak ere izaten dira. Horrelakorik gertatzerik nahi ez badugu, zenbait xehetasun kontuan izatea komenigarria da.




Iruzkin berriak