Ezusteko asmakuntza

Fagorren asmakuntzaLisatze une aspergarriak baztertzeko izugarrizko aukera! Askok esaten dugunez, arropa lisatzea pisutsua egiten da. Horretarako, Fagorrek izugarrizko asmakuntza egin du, telebista ondorengo asmakuntzarik egokiena izan daitekeela uste dut. Lisatzeaz aparte, lehortu eta usain goxoa jartzen dio arropari.

Driron izenez kaleratu dute asmakuntza, hiru urtez –xehetasun guztiak prest izan dituzten arte- ezkutuan izan ondoren. 15minutu eta 2 ordu bitarteko programa ezberdinak ditu.

Hau da, oraingoz, merkatuko arropa lisatzaile bakarra. Funtzionamenduari dagokiolarik, arropa garbitu eta gero, bertan ipintzen duzu lehortu eta lisatu arte. Jantzi lehorra ere sar daiteke bertan. Azkenik, usain txarreko janzkiak ere izan dituzte buruan asmatzaileek; izan ere, hauek makinan sartu eta usain goxoaz ateratzen baitira! Mantentze-lan bakarra, gainera, filtroa urtean behin aldatzea da. Ez da asko, ezta?

Asmatzaileak dioenez, arropa kontuetan honelako aurrerapena ematen den lehenengo aldia da. 2007an Fagorrek 10.000 etxe tresna fabrikatuko ditu, eta 2008an emaitza hau lau aldiz handituko duela uste du. Amaitzeko, makinaren kostua 1.675 eta 1.860 euro artekoa dela aipatu behar da. Informazio gehiagorako, egin klik hementxe.

Comments { 0 }

LAURA PAUSINI

Laura PausiniLaura Pausini, gaztea zelarik hasi zen abesten. Arrakasta izugarria lortu zuen 1993an kaleratu zuen bere lehen diskoarekin eta, egun, Italiako abeslaririk garrantzitsuenetariko bat dugu. Zortzi disko kaleratu ditu dagoeneko, eta beraiei esker arrakasta izugarria lortu du mundu osoan zehar. Sari mordo bat irabazi ditu, esaterako, platinozko 160 disko eta beste hainbeste urrezko eta 20 milioi disko saltzera ere iritsi da.

Azaroaren 14an aurkeztu zigun bere azken lana,Yo canto. Italiar abeslari ospetsuei omenaldi bat egin nahi die lan honen bitartez, hainbat abesti ezagunen bilduma eginez. Hamahiru abestiz osatua dago eta aipatutako Yo canto abestia izan da aukeratua hamahiru horietatik lehenengo entzun dezagun. Berarekin, bada, uzten zaituztet. Espero dut zuen gustuko izatea.


Comments { 2 }

Arauak 6: GALDETZAILEAK ETA NAHI PARTIKULA.

JakintzaKaixo, lagunak! Zer moduz doa eguneraketa ikastaroa? Astez aste ikusten ari zaretenez, arauak ez dira zailak baina beti dago zerbait (salbuespenen bat, xehetasun txikiren bat…) berez erraza dena zailtzen duena, ezta? Gaurkoan ez dago horrelakorik baina! 6. emanaldi honetan, nahi partikulari galdetzaile bat lotzean gertatzen direnak azalduko ditugu. Azter dezagun, bada, araua atalez atal.

Euskaltzaindiak zera dio:

Galdetzaile batez eta nahi partikulaz osaturiko esapideak hitz bakar batean idatziko dira:

  • Zernahi
  • Nornahi,
  • Nolanahi, e.a.

Baina, lehen osagaia n-z, t-z edo k-z bukatzen bada, hitz batean (aipatutako kontsonante horiek galduz) edo marratxo baten bidez bereizita idatziko da:

  • Nonahi edo non-nahi,
  • Zenbanahi edo zenbat-nahi,
  • Nondinahi edo nondik-nahi, e.a.

Ez idatzi, beraz, nor nahi, nonnahi,e.a.

  • Praktika 2 (Galdera bakoitzaren erantzuna hautatu ostean, jarraitu ahal izateko, egin klik galdera ikurraren gainean).

Oharra: Batzuk denboraren mehatxuaz urduri jartzen zinetela eta, gaurkoan, txintxoa izan naiz eta lehenengo jarduerari kendu egin diot! 😉 Eutsi goiari!

Comments { 0 }
-->