EUSKAL ATSOTITZAK
ETXEARI ETA ETXEKOEI BURUZKOAK:
- Afaldu nahi ez duenaren afaria beti prest.
- Auzoan uso, etxean otso.
- Egur zaharra, su txarra.
- Errezo luzea eta afari motza.
- Ezkondu eta damutu.
-
Ezkondutako urtea eta txerria hildako urtea
onenak. - Haurrak hazi, nekeak bizi.
- Idiari adarretatik, pertsonari hitzetik.
-
Lehenengo andrea da emazte, bigarrena senikide,
hirugarrena gaitz eta kalte. - Umearen zentzuna, etxean entzuna.
KLIMARI BURUZKOAK:
- Abenduko eguna, argitu orduko iluna.
- Azaroa bero, negua gero.
- Azaroa hotz, negua motz.
- Eguzkia nora, zapiak hara.
- Elur urte, gari urte.
-
Elur-melur ez nauk hire beldur, badiat etxean arto eta
egur. - Ezkur urte, elur urte.
- Goiz gorri, arrats euri.
- Goiz guztiak du bere arratsaldea.
- Goizean oskorri, gauean iturri.
- Urtarril hotza, neguaren bihotza.
GORPUTZ ATALEI BURUZKOAK:
- Bihotzaren giltza, mihia.
- Bururik ez eta txapela nahi.
-
Bururik nekatzen ez duenak, hankak nekatu
behar. - Gezurrak buztana labur.
- Lehengo lepotik orain ere burua.
- Non gogoa han zangoa.
- Txapela buruan, ibili munduan.
- Txapelik handienak ez du buru hutsik betetzen.
- Zenbat buru, hainbat aburu.
- Zer ikusi, hura ikasi.
ANIMALIEI BURUZKOAK:
- A zer parea, karakola eta barea!
- Asto joan eta mando etorri.
- Han eta hemen txakurrak oinutsik.
- Hurrengo kukua ez du horrek entzungo.
- Kukuak oker jo.
- Mando merkea, nagusiaren nekea.
- Oilo ibiltaria, azeriak jaten.
- Okila kantetan (kantatzen), euria atetan.
- Otsoa aipatu eta otsoa atean.
- Txakurraren gau erdiko ametsak.
- Zerri gosetiak, ezkurrak amets.
- Zozoak beleari, ipurbeltz.
OFIZIOEI BURUZKOAK:
- Alferra beti lanez betea.
- Apaizak azken hitza bere.
- Azeria oiloen predikaria.
- Errementariaren etxean, zotza burduntzi.
-
Eskola-mutilak sasirik sasi, asko jan, eta gutxi
ikasi. - Geroa alferraren leloa.
- Itsuen herrian begibakarra alkate.
-
Marinelaren emaztea, goizean senardun, arratsaldean
alargun. - Oinezkorik nahi ez, zaldizkorik etorri ez.
BESTETARIKOAK:
- Abere gaiztoa da gorrotoa.
- Ardo gozoak, lau begi eta oinik ez.
- Baleki gazteak, baleza zaharrak.
- Baleuka eta balitz, elkarren ondoan dabiltz.
- Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
- Ezinak ez du legerik.
- Gogko tokian, aldaparik ez.
- Hala ez baldin bada, halatsu.
- Haritz eroriari, orok egur.
- Hil eta gero, salda bero.
- Hori eta atariko haizea bat.
- Jakiteak ez du ogirik jaten.
- Kupel txarretik, ardo onik ez.
- Lehen hala, orain honela, gero ez jakin nola.
-
Nori berea, Jaunaren legea, nori berea da
gizalegea. - Neke gaberik, ez da bizitzerik.
- Nori berea da zuzenbidea.
- Ogi gogorrari hagin zorrotza.
- Su gaberik ez da kerik.
- Ulertze onari, hitz gutxi.
- Urak bide eginen du.
-
Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan eta
lau. - Ustea ez da jakitea.
- Usteak erdia hutsa eta beste erdia putza.
- Zereko zera zertan dela zereko zerarekin.
-
Zeurea egin artean mantso eta mantso; zeurea eginez
gero zantzo eta zantzo. - Zure izenean eta nire gizenean.
ATSOTITZ GEHIAGO:

Gaurkotasun handia duen gaia da bidegorriekin dagoen arazo larria. Donostian gertatzen ari den bezala, leku edo herri askotan eztabaidagune nagusia da. Bidegorriek, Eguzki Ekologia Elkarteak salatu duenez, oinez doazen pertsonei gero eta leku gehiago hartzen doaz, autoen eta motorren errepideari zati bat kendu beharrean, oinezkoei egiten die kalte eta beraien ingurua murriztu.
Estatu Batuetan eztabaida berriro ere pizturik dago. Oraingo honetan heriotza- zigorraren inguruan sortu da izugarrizko iskanbila. Izan ere, orain dela hamaika urte saltoki bateko langile bat hil zuen gizona exekutatu baitzuten duela egun batzuk. Horrela, Shawn Paul Humphries hilarazia izan den 1001. presoa bihurtu zen, lurraldean 1976.ean heriotza-zigorra berrezarri zenetik. Hala ere, 1000. heriotza ordu batzuk lehenago gertatu zen, Kenneth Lee Boyd presoak emaztea eta aitaginarreba hiltzeagatik zigor latza jaso zuenean.
Gaur egun, Estatu Batuetako espetxeetan 3400 preso daude heriotzaren zerrenda honetan. Horietako bat 




Iruzkin berriak