Egungo gizartean gaixotasun arraroekin ematen den egoerak haserretzen nau. Justiziaren eta ongiaren bila gabiltza; halere, horietara iristeko oztopo den faktore batekin topo egiten dugu: dirua. Argi dago diruak ez duela zoriontasuna ematen, baina esan behar da asko laguntzen duela. Dena den, ezin dugu ahaztu dirua sortu aurretik gizakia sorturik zegoela. Nola da posible, bada, pertsona batzuek proiektu bat nahiago izatea, pertsona baten bizitza baino?
Betidanik egon dira gaixotasunak eta, hauen ondorioz, generazio asko hil dira. Nahiz eta gaur egun teknologia oso aurreratuta egon, gaitz askori ezin izan zaie irtenbiderik bilatu oraingoz. Baina, beste hainbatetan, nahiz eta sendabidea izan, jende kopuru gutxiengan ematen denean, bertan behera uzten dira saiakera guztiak diru gastuak direla medio. Honen ondorioz, familia ugarik jasan dute kide baten heriotza eta kalte hori, garbi dago, ez da diruaren bidez konpontzen. Gaixotasun horietako batzuk HIESa, hainbat minbizi mota edo Lupusa dira.
Aipatu behar da gaixotasun hauek ez dutela beti heriotzara eramaten gaixoa. Zeinbatetan gaixotasun kroniko bihurtzen dira eta kutsaturik dagoen pertsonak izugarrizko aldaketa fisiko eta psikikoak jasaten ditu. Ondorioz, hianbat kasutan, ez dira gai izaten bere kabuz beste guztion moduan bizitzeko, eta horrek familiartekoei sekulako arazoak ekartzen dizkie.
Hori gutxi balitz, ez da ahaztu behar 3. munduan gertatzen dena. Afrikan, esaterako, biztanleriaren gehiengoa gaixotasun arruntez hil ohi da. hau oraindik okerragoa da; izan ere, pertsona hauek normalean gripe edo beherako sinpleak jota hiltzen baitira.
Beraz, gaixotasun hauek sortzen duten kaltea konpon daiteke; halere, arrazoi ekonomikoak tarteko, ez zaie behin betiko amaiera ematen. Zergatik? Diru falta edo gogo faltagatik? Gai hau interesgarria iruditu bazaizu, jarraitu irakurtzen ondorengo gunean:Â gaixotasun arraroak.
Iruzkin berriak