EGA: 2010eko 1. deialdi irekia

Egun batzuk baino ez dira falta 2010eko 1. deialdi irekirako matrikula egiteko epea amaitzeko; beraz, oraindik norbait falta bada, hementxe du informazio garrantzitsuena: Agindua: AGINDUA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2010 urteko Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGAren) azterketa-eredua finkatzen duena. Matrikula epeak: Lehen deialdia: urtarrilaren 11tik 22ra. Bigarren deialdia: ekainaren 28tik uztailaren 9ra. Matrikula egiteko: […]

Comments { 1 }

Komertzio txikien heriotza?

Gabonak edo udako oporrak, aste bukaera edo astegunak, zubiak edo jai egunak… edozein egunetan zerbait erosi behar badugu -bai arropa, bai oinetakoak, bai janaria, bai etxetresna elektriko edo hamar mila gauza gehiago-, dendetara jotzen dugu. Nora joaten gara, baina? Gure herriko komertzio txikietara edo merkatal gune handietara? Edozein egunetan, merkatal gune batera joanez gero, beti leporaino dagoela ikusiko dugu; […]

Comments { 6 }

Beste ariketa-sorta bat Euskaltzaindiaren arauak lantzeko

Hizkuntzaren gramatikaren alorra lantzeko, ohikoa izaten da ikasleek jarduera liburuetatik ateratako ariketak osatzea eta, jarraian, irakaslearen laguntzaz zuzentzea. Bada, ikasleek era ekinkorragoan aritzeko, zuetako batzuek jakingo duzuen bezala, euskaljakintzan prozesua irauli dugu ikasleak jarduera hauen diseinatzaile eta sortzaile bihurtuz. Honela, ikasleek jarduera ezberdinak sortzeaz gain, horientzako erantzunak ere aurkitu behar dituzte,  prozesu osoan parte hartuz. […]

Comments { 0 }
-->