Tag Archives | zorionak

Zorionak, Idoia!

Kaixo guztioi! Dakizuenez, 2009an sartu berri gara. Mirenen urtebetetzea izan zen lehenengoa ospatzen, baina aurtengoa 1991. urtean jaiotakook 18 urte beteko ditugun urtea ere izango da. Horien artean lehena Idoia dugu, gaur heldu baitzaio txanda; beraz, ZORIONAK IDOIA!

Ospatzeko, Euskaljakintzako guztion partez ondokoa prestatu dizugu, Idoia, zure gustukoa izan, eta egun berezi hau gogoan izango duzulakoan (18 urte ez baitira egunero betetzen!).

Comments { 6 }

Zorionak, Miren!

Aupa denoi! Gaur gure taldeko beste norbaitek urteak bete ditu, hau da, zahartu egin zaigu (ez dugu urteen kopurua aipatuko, oso zaharra egin baita!) 😉 Zoriontzeko bideo bat prestatu dugu, lanez gainezka gabiltza eta ez dugu denbora gehiegirik izan prestatzeko, baina, tira, zer edo zer egiteko tartetxoa hartu dugu!

Badakigu Womanizer kanta, Britney Spearsen kanta berria, atsegin duela; eta, beraz, bideoan horixe txertatzea erabaki dugu. Hala ere, Amy Winehousen kantu bat baino gehiago ere atsegin du gure Mirenek (barkatu, Miren, esan beharra izan dut…). Besterik gabe, gure gelakidea zoriondu eta gaurko eguna ondo-ondo pasatzea opa diogu. ZORIONAK MIREN! Ondo baino hobeto pasa eta gozatu, oraindik gaztea zara eta!

Comments { 8 }

Eguberri on!

Euskaljakintzako kide guztion izenean, Eguberri On eta 2009 zoriontsua -osasun, maitasun eta diruz (?) betea- opa dizuet. Horretarako, hementxe duzue gure Eguberri kanta. Berehala konturatuko zarete Vienako ume abeslarien antza handirik ez dugula, baina, tira, asmoa omen da garrantzitsuena… 😉

Comments { 6 }
-->