Archive | denetarik

RSS feed for this section

2050.ean mila milioi klima errefuxiatu

Inmigrazioa langabeziaren atzetik egungo jendearen bigarren kezka garrantzitsuena omen da, baina hainbesterako al da? Edo hobeto esanda, hainbesterako izan behar al luke? Nazio Batuen erakundearen arabera, gaur egun munduan 191 milioi etorkin daude baina 2050. urterako, berotze efektua eta klima aldaketarekin batera, mila milioi egokitu gabe espero direla esaten da. Bigarren Mundu Gerrak mugitutakoak baino askoz ere gehiago izango dira; hala ere, egun ez da inongo neurririk hartzen arazo hau ekiditeko, ia gobernu guztiek ezikusiarena egiten dute.

aidChristian Aid izeneko GKEk egin du salaketa hau komunikatu baten bitartez. Argitaratutako informeak dioenez, aldaketa klimatikoa dela eta, 1939-1945 urteetan egon zen mugimendu migratzaile masiboa baino askoz ere handiagoa izango da datorrena. Hau, gehienbat, ur eta janari eskasiaren ondorioz gertatuko da eta bizitzeko oinarrizko baliabide hauek lortzeko gerra ugari piztuko dela aurreikusten da..

Egoera honen errua, noski, herri garatuek baino ez dugu, sufritzen ari garen berotegi efektua guk sortzen dugun kutsaduraren fruitu baita. Hala ere, Aidekoen esanetan, ezer gutxi egiten ari gara egoera saihesteko; izan ere, nahiz eta arduraren zati handiena gobernuena izan, guk ere asko esan, baina oso gutxi egiten baitugu.

Zergatik?

Komunitate zientifikoak kalkulatu duenez, hurrengo 50 urteetan berotegi efektua eragiten duten gasen emisioek 1,8tik 3 ºC-ra igoko dute tenperatura gure planetan, tenperatura globalaren hazierak uholde ikaragarriak eta goseteak sortuko ditu. Gauzak horrela, milioika pertsonak jasan behar izango du honen guztiaren ondorio lazgarriak.

haiyanHonez gain, beste klima aditu batzuek esan dutenez, tenperatura igoera honen ondorioz, 2080. urtean munduko biztanleriaren heren batek, 2.300 milioi pertsona, ez du behar guztiak asetzeko urik izango eta beste 600 milioi pertsonak ez du ahora eramateko janaririk izango. Honela, errefuxiatuen kopurua izugarri handituko da, batez ere, baliabide hauek eskuratzeko piztuko diren gerrate ugariren ondorioz. Aidekoek Darfourreko gatazkaren adibidea ematen dute. Bertan, 200.000 hildako eta 2 milioi errefuxiatu egon dira. Hau hasiera besterik ez da.

Era berean, errefuxiatu askok mugak pasatuko dituzte nazioarteko tentsio berriak sortuz. Beste batzuk, ordea, beraien estatuen barnealdera mugituko dira eta ez dira ezta errefuxiatutzat hartuko ere. Christian Aidek gehiago zehaztu du prozesu migratzaile hau: 645 milioi pertsona proiektu handien ondorioz, 250 milioi aldaketa klimatikoen fruitu (lehorteak, goseteak…) eta beste 50 milioi gerra eta giza eskubideen aurkako ekintzengatik mugituko dira.

embor inmigrazioa
Ez da berria

Ez da aditu talde batek honelako informazioa argitaratzen duen lehenengo aldia. Nazio Batuen erakundeak egindako ikerketa batek azaltzen duenez, 2010. urterako 50 milioi pertsona klima errefuxiatu bihurtuko dira. Alde batetik, NBEk duela gutxi aditzera eman duenez, 100 milioi pertsona arriskuan daude ozeanoen igoera dela eta. Tuvaluko arkipelagoan, munduko arriskutsuenean, adibidez, bertako 11.500 pertsonak bizitzeko beste leku bat aurkitzera behartuta daude. Bestalde, Txinako Gobi desertuak urtean 10.000 kilometro karratu aurreratzen ditu, Egiptoko nekazaritza lurrak gazitzen ari dira… Honek guztiak herri ugari arriskuan jartzen du, aipatu dugun bezala, jende askoren bizileku aldaketak sorraraziz.

Agerkunde honek begiak zertxobait irekitzen lagundu beharko liguke. Oraingoz, egoera ez da hain larria, baina denok ezikusiarena egiten badugu Aidekoek egindako iragarpena egia bihurtuko da, denon eta bereziki herri eta biztanle txiroenen kaltean. Beraz, EGIN DEZAGUN ZERBAIT ORAIN!!!! 🙂

[kml_flashembed movie=”http://www.youtube.com/watch/v/NirEvUCU8JM” height=”425″ width=”350″ /]

Comments { 1 }

Ustekabe hutsa baino gehiago

2007. urteko udako oporrak amaitu zaizkigu eta, beti jazo zaigun bezala, udak sekulako momentu apartak ekarri dizkigu. Tentu horietako batzuk ahantzi egiten zaizkigu, baina badaude beste zenbait betirako oroimenean geldituko zaizkigunak. Bada, arratsaldeko bostak ziren eta Madrilgo lagun batek bere lehengusinari gertatutakoaren berri eman zidan. Zin dagizuet kontatutakoa ez zaidala ahaztuko eta espero dut, benetan gertatu den historia hau, zuen oroimenean ere geratzea.

USTEKABE HUTSA BAINO GEHIAGO

semaforoa“Bai, orduak pasa genituen Castellana paseoko taberna batean afaltzen eta asteburu horretan, zoritxarrez, niri egokitu zitzaidan alkoholik ez edatea; beraz, mostoa edateari ekin nion gau osoan. Asetu ginen firjitegiko ganbekin eta lagunek “Pacha” dantzalekura joateko irrikitan zeuden; beraz, kotxea hartu eta bertara joateko bidea hartu genuen. Aparkalekua kotxez josita zegoen, baina azkenean lekutxo bat aurkitu eta barrura sartu ginen.

Artean, ez zen larunbata, ez, igandea zen, zehazki igande goizeko seiak eta lur jota nengoen. Lagunei agur esan eta kotxerantz abiatu nintzen. Kotxearen eskulekuari eman eta irekita zegoen. “Hau da hau burua daukadana, kotxea ere irekita uztea…” pentsatu nuen. Beraz, atzeranzko ispilua egokitu, segurtasun uhala jarri eta hara non azaltzen den amona zahar bat nire kotxearen atzeko eserlekuan… Baina…nola ote?

– Barkatu, baina zer ari zara neure kotxe barruan?
– Kaixo gazte, hotzak akabatzen nengoen kalean eta, kotxea irekita zegoenez, hemen sartzea pentsatu dut. Axola al zaizu ni etxera eramatea?

Bai, erokeria ematen zuen, baina emakume horren aurpegia inork ikusiko izan balu, bere etxera eramango zuen. Lasai asko autoa hartu eta Gran Viatik abiatu nintzen, “Barkatu andere, errotonda honetan eskubitik edo ezkerretik?” eta hara non garbi gertatu zen nire axolagabekeria atso horrek besoarekin ezkerreko aldea markatu zidanean, neure bihotzaren taupadak inoiz baino azkarragoak izan ziren… Nola ote horrelako emakume batek besoa ilez beteta izatea? Ez da oso azkarra izan behar emakume hori gizon bat zela ohartzeko. Akabaturik nengoen, baina hainbat filosofok esaten duen bezala, ez dakigu gizakia larrialdi mementu batean zer egiteko gai den.

labanaBeso hura ikusi eta aurrera begiratu nuen, arnasestuka, azeleragailua sakon zapaldu eta aurreko autoa joz. Berehala, aurreko autoko gidaria eta ni ibilgailuetatik atera ginen. Egia esan, aurreko gidaria ez nuen ezagutzen, baina sekulako besarkada eman nion! Berriz ere atzerantz begiratu nuenean, ez zegoen ez amona eta ez gizonik, baina bai izara pare bat eta harategiko laban zorroztu bat.

Aitortu beharrean nago gaur ere ez dakidala nola otu zitzaidan horrelako irtenbide logikoa, baina argi dudana da ez dudala berriz ere kotxean ezezagunik hartuko.”

Gezurra badirudi ere, zin dagizuet benetako istorioa dela. Bost eta erdiak izango ziren nire lagun Mariak kontakizuna amaitu zuenerako, atzerantz begiratu eta emakume zahar bat ikustean, elkarri begiratu eta barrezka hasi ginen. Baina, ez, asuntua ez da gau erdiko ahuntzaren eztula.

Comments { 0 }

iPod nano berria!

iPod nanoApple enpresak atera berri du bere produktu berria, ‘iPod nano‘ izenekoa. Askori ezaguna egingo zaie izen hau; izan ere, aurretik izen bereko produktu bat atera zuten, baina oraingoan formatu berri batean dakarkigute.

Aurretik aipatu dugun bezala, diseinu berri bat eskaintzen digun iPod berriak, tamaina txikiagoa dakar, askoz ere eramangarri eta erakargarriagoa. Baina hau ez da guztia, ‘iPod nano’ berriak bideoak ikusteko aukera ematen digu orain. Gainera, lehenengo aldia da hain aparatu txikian bideoak ikus eta entzun daitezkeena. Horretarako, Apple-ek memoria handiagoa txertatu dio, ez dauka ‘iPod classic‘-ak bezain memoria handia, baina bere tamainarako oso egokia da.

Duela 6 urte hasi zen guztia, Apple enpresak lehenengo iPod-a merkaturatu zuenean. Hasieran, Mac ordenagailuentzat baino ez zen. Beranduago, Windows ordenagailuentzat diseinatzen joan ziren. Izan zuen arrakasta ikusita, iPod berriak ateratzen joan dira, gehigarri eta berrikuntza gehiagorekin. Aparatu honek aurrekoaren salneurri bera izan arren, abantaila gehiago eskaintzen digu. Apple-ek, hau ikusita, aurreko formatua fabrikatzeari utzi dio eta hemendik aurrera formatu honetan soilik aterako dituzte.

Produktu hau 5 koloretan aurki dezakegu, pantaila argi eta handiagoan. Bideoaz gozatzeko 5 ordu eta musika entzuteko 24 eskaintzen dizkigu. Nire ustez, musika aparatu baten bila bazabiltza, hauxe da bilatzen zenbiltzana. Aste honetatik aurrera salgai jarriko dira. Beraz, tentuz ibili eta joan zaitez zeurearen bila.

[kml_flashembed movie=”http://www.youtube.com/watch/v/8qP79rRzzh4″ height=”425″ width=”350″ /]

Besterik ez. Hurrengo batean itzuliko naiz artikulu berriekin euskaljakintzara. Ordura arte, izan untsa!
Comments { 2 }
-->